Mendeberriri buruz hitz batzuk
Mondragon unibertsitateak eskaintzen dizkigun aukerak IKO-06ko klaseak ikusten ez dituela sumatzen dut. Aitor gure formakuntza eta ikasketak indartzeko eta praktikan jartzeko programa eskura jartzen digu eta klasea garrasika eta kexaka hasten da. Joder, kontsiderazio pixka bat, lehenik eta behin gelditu pentsatzera zer ekarriko digun Mendeberri berriak, mito faltsu asko zabaldu dira eta.
Ez dut ezer ezkutatuko, egia da lan gehiago ekarriko digula baina bigarren lauhileko eskolen materia praktikan jartzeko balio izango digu. Eta a ze gaiarekin gainera, hauteskundeak. Gaur egun informazioan, soziologian, publizitatean eta multimedien erabileran oinarritzen dira hauteskundeak, gai hobeagorik ez dago. Beraz ez da materiarik galduko eta aste santua baino lehen klasean emango ez dena ez da azterketetan sartuko (askok dioten bezala). Eskaini digutena aukera ezin hobea da ikasten ari garen karreran ikasgaiak hobetzeko, pazientzia pixka bat hortaz.
Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino lehenago HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko. Dirudienez blogak.com-ek arazoak ditu eta konpontzen ez den bitartean modu bakarra da erantzunak ondo bidaltzeko. Barkatu eragozpenak.
Iruzkinak
Eneko 2007-02-18 10:35 #1
Lan dexente izango duzue hauteskundeekin, bai horixe!!
Utzi iruzkina: