Kategoria: stories
Atzo arratsaldea Columbia ibaian pasa nuen. Orain dela bi urte ezagutu nuen familiaren gonbidapena onartu eta beren belaontzian primeran pasatu nuen. Gidatzen utzi zidaten eta guzti! Haize asko egin zuen, beraz eguraldi aproposa belaontzian ibiltzeko. Portura itzulitakoan snack moduko bat hartu genuen, ilunabar zoragarri batekin.
Azken sarreran arratsalde aspergarri bat izan nuela idatzi banuen, atzokoa, ordea, oso interesgarria izan zen. Gauza da hemengo lagunek gauean garagardo batzuk hartu nahi zituztela. Estatu Batuetan 21 urte ez badituzu legez kanpokoa da alkohola edatea edo erostea. Orain arte oso ondo kontrolatuta daukatela ikusi dut. Oso zaila da gazteek alkohola erostea, eta lortzen dutenean 21 urte baino gehiago dituen norbaitek erosi dielako izan ohi da.Gauza da norbaiti bururatu zitzaiola ni garagardoa erosten saiatzea. Ez neukan arazorik, egia esan berdin zitzaidan. Plana erreza zen, nik ordaintzerakoan
Atzo arratsaldean bi lagunekin arratsaldea pasatzera atera ginen, amerikar erara noski. Egia esan behar badut, aspertu egin nintzen, guk arratsaldea pasatzeko beste ikuspegi bat baitaukagu.Hasteko merkatal gunera joan ginen, oraindik ez dakit zertara. Dendak ikustera suposatzen dut. Gero kotxea hartu eta fast food batean afaldu genuen, zapiak aldera. Ondoren puro batzuk erosi zituzten eta parke batean eserita hiru orduz egon ginen hitz egiten. Gero bi neskekin elkartu eta berriro afaltzera joan ginen, oraingoan gauerdia aldera.Amaitzeko etxeko apirikuan eseri eta bertan egon ginen, bideoak ...
Urte honetan egunero naranja zukua eta fruta gosaltzen dut. Gaur ordea, kafe on bat hartzeko gura izan dut eta etxe ondoko Starbucks-era joan naiz. Mocha kafe bat eskatu dut: 3.25$. Garestia, oso. Dena den, kafea ikaragarri ona dago.Etxera itzultzean muffin bat hartu dut, sabela betetzeko asmoarekin. Gauza asko bezala, hemen magdalenak ere erraldoiak dira. Jaten hasi bezain laster bete egin naiz. Ikus ezazue zenbat jan dudan.
Andy nire familia amerikarreko amaren anaia da. Orain dela hiru egun bihotzeko bat izan zuen eta atzo joan nintzen bera bisitatzera. Poztu egin zen ni ikusteaz eta hitz egiten egon ginen pixkatean. Tartean, esan zidan miresten zuela guk gizarte segurantza izateak, beraiek ez baitute. Orduan, negarrez hasi zen. Ospitaletik irteterakoan galdetu egin nion amari ea zergatik zegoen hain triste. Dirudienez, ospitalean 3 egun igarotzeagatik eta egin zioten operazioagatik 30.000$ ordaindu behar ditu. Dirutza hori ordaintzeko seguruenik etxea saldu beharko du.Kasu hauek hain gertu bizitzerakoan soil...
Hemen naukazue, AEBtan 5 aste zuekin batera igarotzeko prest. Badakit orain dela hiru edo lau hilabete ez dudala idazten, baina tira, inoiz ez da berandu. Egunero zerbait idazteko asmoa daukat. Hemen gauza bitxi asko ikausten baitira.
Smoking hori barru barruan jantzita daramat oraindik. 500$, Giorgio Armani, L neurria eta zapata beltzak. Ikusten nintzenean beste bat nintzela ematen zuen. Diruduna egiten ninduen, garrantzitsuagoa, formalagoa eta nahiz eta esatea lotsa eman (guapoagoa ere bai). Ez dakit zer zeukan, baina gustatzen zitzaidan. Festa horietan errespetu ikaragarria zidaten guztiek, ondo sentitzen nintzen. Inoiz baino hobeto. 17 urteko europarra Estatu Batuetan bertako jende garrantzitsuarekin O.C moduko festetan? Arraroa bai, baina niretzat oso interesgarria. Gogoan daukat lehenengo jaia eta hemen idatzi...
Whasingtoneko estatuan (AEB) Port Aventura antzeko parke tematikoan pasa genuen eguna. Udako egun paregabea zen, gogoan daukat sekulako sargoria egiten zuela. Beraz aldageletara joan ginen bainujantzia janztera atrakzio akuatikoetara joateko. Estatubatuarrek (oraindik ulertu gabe jarraitzen dut) banaka aldatu behar dute aldagela indibidualetan eta oso gutxi zeuden bertan zegoen jende guztiarentzako, ilara handia beraz. Ordu erdi baino gehiago egon ginen hor itxoiten bainujantzia jartzeko, a ze amorrua. Azkenean aparkalekura atera behar izan ginen kotxean aldatzeko...
Gorka wake up, it's the time. Coltonen ahotsa zen luzatzen zen bitartean. Kanpain dendan ez zen argirik sartzen oraindik. Goizeko 5:30ak, a ze nagikeria hain goiz altxatzea. Ez nuen ezer ere ez esan lotan segi nahi nuen eta; eskua sorbaldan jarri eta mugitu ninduen alde batera eta bestera, come on, the ocean it's waiting us! Ze demontre, egun hartan ozeano Barean arrantza egingo nuen. Ez da egunero hori egiten ezta? Nire familiako kideek plan hau prestatu zuten: arrantzatzera gindoazen Newporteko arrantzale batzuekin, lehenago 24h irekita dagoen jatetxe batean gosaldu ondoren. Dirudienez...
Ohetik altxatu, 10:00ak. Beti bezala eskailerak jaitsi eta makro-hozgailuko atea ireki nuen. Zumoa eta marrubizko donutsa hartu eta mahian eseri nintzen, Coltonen aurrean. Good morning, berdina erantzun zidan, bera ere eserita zegoen egunkariko publizitatea irakurtzen. Nik ale guztien artean begiradatxo bat eman nuen beti bezala. Bertako egunkariak 30 bat ale dakartzate, horietatik %90 kaka eta publizitatea dira. Sports atalera iritsitakoan Amstrongen argazki erraldoia ikusi nuen. America’s voice heared again in Europe, zioen titularrak. Shit bota nuen, baxu. Coltonek berehala begiratu nind...
Ameriketan bi udatan egonda nago, familia berdinean. Nire bizitzako esperientziarik hoberena izan da, bertan asko ikasi eta mundu osoko jendea ezagautu dudalako. Bost kideko familia da, gurasoak eta hiru mutil. Lornie eta Steve gurasoak eta Jens (13) Colton (15) eta Severin (17). Hori orain dela 2 urte zen. Gero ere hainbat lagun egin nituen Andres (17 Argentinarra), Momo (17 Alemandiarra), Renzo (20 Peruarra), Halla (18 Amerikarra) eta beste asko. Baina azken hauek dira garrantzitsuenak. Porzierto aurten Renzorekin noa AEBra berriro ere ...
Blog honetan atal berria estreinatuko dut: Oregon stories. Amerikan igarotako pasarteak idatziko ditut, interesgarrienak behintzat. Bertan idatzitako diariotik gertakizunak errekuperatu eta blogean istorio moduan zabaltzea da helburua. Dena den, nahiz eta diariotik atera atal pertsonalak alde batera utziko ditut. Gustatuko zaizuelakoan, besterik ez.