O.S -Amstrong berriro-
Ohetik altxatu, 10:00ak. Beti bezala eskailerak jaitsi eta makro-hozgailuko atea ireki nuen. Zumoa eta marrubizko donutsa hartu eta mahian eseri nintzen, Coltonen aurrean. Good morning, berdina erantzun zidan, bera ere eserita zegoen egunkariko publizitatea irakurtzen. Nik ale guztien artean begiradatxo bat eman nuen beti bezala. Bertako egunkariak 30 bat ale dakartzate, horietatik %90 kaka eta publizitatea dira. Sports atalera iritsitakoan Amstrongen argazki erraldoia ikusi nuen. America’s voice heared again in Europe, zioen titularrak. Shit bota nuen, baxu. Coltonek berehala begiratu ninduen:
-Something wrong?- haserre.
-Oh no, I’m reading the news- gaia aldatu nahian.
-Yeah Gorka, I heared you. Come on, you said shit beacause an american won your special and prestigious tour. It’s annoying for you?
-You’re wrong, I don’t care who’s the winner; well, but I preffer if basque cyclist wins, for example.
- But you prefeer an European than american, come on, I know that.
Gauza okerrera zijoan, banekien ezin nintzela beren amerikanismoarekin ika mika batean sartu, nahiko haserre jartzen zirelako, beraz amore eman eta bukatutzat eman nuen.
- No no, it’s difficult to explain- begira zegoen oraindik, azalpena itxaroten- Come on, don’t be angry by this. Let’s go Sturbucks, I invite you.
Orduan biok altxatu ginen. Atera baino lehen esan zeidan:
- Accept it, Amstrong is better than the Europeans.
- We’ll talk about this in other moment ok?
- Ok.
Pentsatzen nuena bota izan banu... Dena den gauza ez zen hartan geratu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: