O.S -AEBko gizartearen gaitza-
Whasingtoneko estatuan (AEB) Port Aventura antzeko parke
tematikoan pasa genuen eguna. Udako egun paregabea zen, gogoan daukat
sekulako sargoria egiten zuela. Beraz aldageletara joan ginen
bainujantzia janztera atrakzio akuatikoetara joateko.
Estatubatuarrek (oraindik ulertu gabe jarraitzen dut) banaka aldatu
behar dute aldagela indibidualetan eta oso gutxi zeuden bertan zegoen
jende guztiarentzako, ilara handia beraz. Ordu erdi baino gehiago egon
ginen hor itxoiten bainujantzia jartzeko, a ze amorrua. Azkenean
aparkalekura atera behar izan ginen kotxean aldatzeko. Aldatzen
geundela gogoan daukat emakume batek oihuka hasi zitzaigula kalean
aldatzen egoteagatik. Baina ez pentsa, sekulako oihuak bota zizkigun,
gazte pornografiaren ez dakit zer esaten zegoen polizia deituko
zuelakoan. Joder, pornografia hitza aipatu zuenean izutu egin nintzen,
hain larria ote zen? Eskerrak nire familiako ama emakume zoro hori
lasaitzera joan zela. Egoera gogoratzen dudan bakoitzean barregura
sartzen zait.
Oso ondo pasa nuen eguna, denbora asko neramalako horrelako
toboganetan ibili gabe. Gainera egiten zuen beroarekin eskertzekoa zen
uretan egotea. Baina eguna amaitzerakoan hurrengoa galdetu nion neure
buruari: ostras, kezkatzekoa da obesidadea herrialde honetan. Antzeman nuen lehenago bertan normala baino jende lodi gehiago zegoela. Baina bertan konturatu nintzen kezkatzeko arazoa zela, umeak oso gizen zeuden eta. Eta ez dut esan nahi tripa pixkatxo batekin, benetako gizentasuna baizik. Jendea arroparik gabe ikustean konturatzen zara benetan jende pilo bat oso lodi dagoela.
Kasualitatez, gau hartan familiakoek galdetu zidaten zer iruditu zitzaidan bertako jendearen itxura. Joder, a ze galdera. Tipikoa erantzun nuen, gaiari inportantzia kendu nahian. Bah, I didn't saw much fat people. Harrapatu ninduten; egia esateko eskatu zidaten (ez dakit zergatik hainbeste jakin mina nire iritzia entzuteko). Ze remedio: Well, it's true that I saw a lot of fat people and children. I figure that those people that were obese they follow the American diet no?. Beranduago jakin nuen ironia honek mindu zituela, baina hori beste istorio bat da.
Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino
lehenago HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko.
Dirudienez blogak.com-ek arazoak ditu eta konpontzen ez den bitartean
modu bakarra da erantzunak ondo bidaltzeko. Barkatu eragozpenak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: