O.S- Ozeano Barean botaka egiten (part 1)-

oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2007-01-23 01:15

Gorka wake up, it's the time. Coltonen ahotsa zen luzatzen zen bitartean. Kanpain dendan ez zen argirik sartzen oraindik. Goizeko 5:30ak, a ze nagikeria hain goiz altxatzea. Ez nuen ezer ere ez esan lotan segi nahi nuen eta; eskua sorbaldan jarri eta mugitu ninduen alde batera eta bestera, come on, the ocean it's waiting us!

Ze demontre, egun hartan ozeano Barean arrantza egingo nuen. Ez da egunero hori egiten ezta? Nire familiako kideek plan hau prestatu zuten: arrantzatzera gindoazen Newporteko arrantzale batzuekin, lehenago 24h irekita dagoen jatetxe batean gosaldu ondoren. Dirudienez badaude arrantzale batzuk turistei diruaren truk goiz batez arrantzatzera eramaten dituztenak (Euskal Herrikoek marketing eredu hau ikasi beharko lukete).

The europeans are like you? sleeping all the day? wake up!  ohiukatu zuen. Orduan barrezka eta jolasean ukabilkadak ematen hasi zitzaidan. Nik nire erritmoa behar dut altzatzeko eta norbaitek inkordio egitea molestatzen nau nahiz eta jolasean ibili. Ok, I'm waking up in five minutes esan nion erdi lo. Nooo! erantzun eta ukabilkada eta ni balantza egiten jarraitu zuen. Bapatean Colton heldu eta etzan nuen, indar ikaragarriarekin. Biak flipauta geratu ginen, batez ere ni. Uste dut bera pixka bat beldurtu nuela baina bost segundo isilik egon ondoren, biok barrezka hasi ginen. Ok, give me five minutes, please eskatu nion. Ok, but if my father tell us off was your choice ohartarazi ninduen. Bost minutu horiek benetan eskertu egin nituen.

Jatetxe horretan sartu ginen presarekin. Lehena izan nintzen sartzen eta zerbitzaria erdi lo zegoen. Tokia izugarri handia zen baina ez zegoen inor ere ez. Guretzat mahai bat prestatu zuten eta segituan atera zuten kafea. Kafe amerikarra gorroto dut, baina gutxienez dohan da eta nahi duzuna hartu dezakezu. Maurine (ikasle frantsesak), nagusiek eta nik kafea hartu genuen. Umeek eta gazteek ordea, ura izotzarekin edo coca-cola. Bistan dago AEB ez daukatela kolakaoa gosaltzeko ohitura. Zerbitzaria etorri zen orduan eta bi gauza eskaini zizkigun gosaltzeko, nik egia esan kolesterolez beteriko donutsa nahi nuen, ikaragarri gustatzen zitzaizkidan eta. Dirudienez leku arraro batean geunden, ez nituelako ulertu zeintzuk ziren platerak. Plater bat bananak ez dakit ze eratara prestatuak ziren. Pff, ez neukan gogorik nire dastamena proban jartzeko goizeko ordu horietan. Bigarren plateraren izena perfektu gogoratzen dut: gravy biscuits. Gailetak edo zirela deduzitu eta hori eskatzea erabaki nuen. Gogoan daukat Severinek esan zidala oso gustu arraroak nituela eta denetatik gustatzen zitzaidala, hori entzundakoan oraindik lo nengoela pentsatu nuen: ez nituen ba gailetak jango!

Platerak ateratzen hasi ziren eta bananaren platera platanoak gozoki saltsan bainatuak zirela ikusi nuen (a ze tontakeria 8$ kosatzeko). Baina nire platera ez zen nik espero nuena. Mahai gainean jarri eta usainak atzera bota ninduen.

A ze kaka. Arrain saltsa moduko bat opil batzuen gainean gosaltzeko! Sinistu iezadazue, ez naiz tikis-mikisa jateko, baina plater hori bizitzan jan dudan gauzarik txarrena da. Jan nuen bai, nire familia gurasoak inbitatuko ninduelako. Benetan, daukan zaporea gogoratzeak botagurea sortzen dit. Oso gaizki pasatu nuen plater hura jaten eta mahaiko azkena izan nintzen amaitzen. Familiakoak harrituta geratu ziren nire estantzian zehar ikusten zutelako denetik jaten nuela eta egun hartan ezin nituen dezeptzionatu.


Newporteko porturantz bidean jarri ginen eta ozeanoa lehenengo eguzki izpiek argituta ikusteak esperientzia nazkagarri hori ahaztea egin zidan. Edo ez¿?

Jarraituko du.

Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino lehenago HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko. Dirudienez blogak.com-ek arazoak ditu eta konpontzen ez den bitartean modu bakarra da erantzunak ondo bidaltzeko. Barkatu eragozpenak.


Utzi iruzkina: