The Oregonian

be happy

  Windows Vista berria Mac OS X-ren (Safari bertsioa) plagio hutsa da. Bill Gatesen konpainia zuhur ibili da berriro ere dirua galtzen hasi denean Appleren sistema operatiboa kopiatzen.   Baina aste batzuetan Vista baino hobeagoa den Leopard aterako du Apple konpainiak. Berriro ere windows atzean geratzen da, hobe erabiltzaileetan pentsatzen hastea.Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino lehenago HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko. Dirudienez blogak.com-ek arazoak ditu eta konpontzen ez den bitartean modu bakarra da erantzunak ondo bidaltz...


Kaixo Mac, agur PC

1
oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2007-02-06 19:30

   Ez naiz asko luzatuko artikulu honetan. Dagoeneko erabaki dut PC-ari agur esango diodala betiko. Erosiko dudan portatil berria Mac bat izango da (Apple). Orain arte mundu hau minoria eroa dela pentsatu dut, betiko mitoak entzunda. Azken asteetan portatil berria erosteko ideiarekin hasi nintzen eta hainbat lagunek PC zaborrera botatzeko gomendatu zidaten. Nik hasieran ezetz eta ezetz, baina hainbeste sermoi ez jasateko informatzea erabaki nuen. Informatu naiz eta egia esan bi bertsioak entzun ondoren PC-a gehiago ez erostea erabaki dut. Bistan dago informazio falta nabaria dagoe...


   Whasingtoneko estatuan (AEB) Port Aventura antzeko parke tematikoan pasa genuen eguna. Udako egun paregabea zen, gogoan daukat sekulako sargoria egiten zuela. Beraz aldageletara joan ginen bainujantzia janztera atrakzio akuatikoetara joateko.    Estatubatuarrek (oraindik ulertu gabe jarraitzen dut) banaka aldatu behar dute aldagela indibidualetan eta oso gutxi zeuden bertan zegoen jende guztiarentzako, ilara handia beraz. Ordu erdi baino gehiago egon ginen hor itxoiten bainujantzia jartzeko, a ze amorrua. Azkenean aparkalekura atera behar izan ginen kotxean aldatzeko...


Web 2.0 ikasgaian etorri zitzaigun Luistxo Fernandez mapen munduari buruz hitz egitera. Mundu benetan konplexua dela esan beharra daukat, baina erakargarria aldi berean. Erabilgarria izateaz gain harritu ninduen mapen patenteak hainbeste diru mugitzeak interneti esker.Web 2.0ri buruz sarrera egin eta gero Tagzaniaren ezaugarri nagusiak azaldu zizkigun Luistxok. Googlen mapak hartzen dituzte egun, baina etorkizunean Yahoorenak eta Microsoftenak ere izatea espero dute. Konpetentziari buruz ere aipatu zigun zerbait baina baita ere hurrengo hilabeteetan zehar GPS erabiltzaileak hornitu ahal iza...


Lan bila?

oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2007-02-02 17:49

Lan bila bazabiltza ahaztu kurrikulo tradizionala eta har ezazu bideo kamara bat zertarako zaren gai erakusteko. El Pais egunkarian agertutako erreportai batek dio Youtuben gero eta gehiago direla beren gaitasunak eskegitzen dituztenak, lan bat eskatzerako orduan baloratu dezaten.Aukera ezin hobea da paperean erakutsi ez dezakezuna interneten eskegi eta enpresek irizpidetzat erabiltzeko. Horrela beste kriterio batzuk kontutan har ditzakete.Dena den, esan beharra daukat komunikazio alorrerako erabilpena ikusten diodala nagusiki iniziatiba honi. Baina kontuz, banku batean sartzeko erabiltzail...


   Azken egunotan Eusko Jaurlaritzak esan du epaileak politizatuta daudela, justu lehendakaria epaitzen duten momentuan. Ze arraroa ezta? Epaitegiak irizpide politikoez jardutea ez da berria, hori orain dela asko dakigu. Larria iruditzen zaidana da lehendakari bat epaitu behar izatea hain nabarmena den arazoa bat lau haizeetara zabaltzeko.Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino lehenago HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko. Dirudienez blogak.com-ek arazoak ditu eta konpontzen ez den bitartean modu bakarra da erantzunak ondo bidaltzeko. Barkatu er...


Agur!

oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2007-01-31 13:12

   Urtebete egin dugu jada elkarrekin, ordua iritsi da. Gogoan daukat jarri zintudanean, poza eta urduritasuna sentitu nuen. Gaur ordea, kenduko zaitut. Ez da urte txarra izan, ez pentsa: railoi bat ere ez ezta isunik ezta aparteko arazorik.     Horrenbestez lasai, zu gabe berdin gidatzen jarraituko dut eta. Agur l maitea! Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino lehenago HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko. Dirudienez blogak.com-ek arazoak ditu eta konpontzen ez den bitartean modu bakarra da erantzunak on...


Nire lagun batek dio karrerak eta karrerak daudela. Egia ote da? Beraren arabera ez da berdina medizina ikastea eta kazetaritza ikastea. Edota ekonomikoak ikastea eta magisteritza ikastea. Batzuk prestigio gutxiago daukate beraren arabera, nik ez dut uste hori egia denik. Zer pentsatzen duzu zuk?Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino lehenago HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko. Dirudienez blogak.com-ek arazoak ditu eta konpontzen ez den bitartean modu bakarra da erantzunak ondo bidaltzeko. Barkatu eragozpenak.


Agur Argentina!

oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2007-01-27 13:15

   Atzo entsaiua amaitzerakoan zuzendariak Argentinako festibal batera gonbidatu gintuztela esan zigun, a ze poza. Nire burutik Buenos Aires, Perito Moreno, Iguazu eta beste leku mitiko asko pasa zitzaizkidan. Baina orduan Nagorek ez ginela joango esan zigun oso garestia zelako eta musikalki merezi ez zuelako. Hori atsekabea, horrelako aukerak bizitzan ez dira askotan ematen eta.   Beraz Argentina, kaixo esan gabe agurtzen zaitut, noizbait bisitatuko zaitudan itxaropenarekin.Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino lehenago HTML koadrotxoa klikatu, bestela ida...


Noizko kokolokoa?

oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2007-01-25 23:41

   Uda guztian zehar kokolokoaren zain egon ginen baina azkenean ez genuen probatu. Gauero zerbait gertatzen zen eta ezin ginen joan Brisasera terrazan lasai lasai esertzera. Aber aurten probatzerik dugun!Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino lehenago HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko. Dirudienez blogak.com-ek arazoak ditu eta konpontzen ez den bitartean modu bakarra da erantzunak ondo bidaltzeko. Barkatu eragozpenak.


oregonian 1456152018452

Amerikako abenturak ikusgai hilabete honetan zehar

Kategoriak