Agur Argentina!
Atzo entsaiua amaitzerakoan zuzendariak Argentinako festibal batera gonbidatu gintuztela esan zigun, a ze poza. Nire burutik Buenos Aires, Perito Moreno, Iguazu eta beste leku mitiko asko pasa zitzaizkidan. Baina orduan Nagorek ez ginela joango esan zigun oso garestia zelako eta musikalki merezi ez zuelako. Hori atsekabea, horrelako aukerak bizitzan ez dira askotan ematen eta.
Beraz Argentina, kaixo esan gabe agurtzen zaitut, noizbait bisitatuko zaitudan itxaropenarekin.
Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino lehenago
HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko. Dirudienez
blogak.com-ek arazoak ditu eta konpontzen ez den bitartean modu bakarra da
erantzunak ondo bidaltzeko. Barkatu eragozpenak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: