Lan bila?
Lan bila bazabiltza ahaztu kurrikulo tradizionala eta har ezazu bideo kamara bat zertarako zaren gai erakusteko. El Pais egunkarian agertutako erreportai batek dio Youtuben gero eta gehiago direla beren gaitasunak eskegitzen dituztenak, lan bat eskatzerako orduan baloratu dezaten.
Aukera ezin hobea da paperean erakutsi ez dezakezuna interneten eskegi eta enpresek irizpidetzat erabiltzeko. Horrela beste kriterio batzuk kontutan har ditzakete.
Dena den, esan beharra daukat komunikazio alorrerako erabilpena ikusten diodala nagusiki iniziatiba honi. Baina kontuz, banku batean sartzeko erabiltzaile batek egindako bideoa mundu mailan ezagutu da tipoak dantza egiten eta tontokeriak egiten agertu delako. Zuhur ibili behar da bideoan eskegitzen duzunarekin.
Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino
lehenago HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko.
Dirudienez blogak.com-ek arazoak ditu eta konpontzen ez den bitartean
modu bakarra da erantzunak ondo bidaltzeko. Barkatu eragozpenak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: