The Oregonian

be happy

  Orain dela egun gutxi artikulu bat idatzi nuen gai honen gainean, baina arazoak nituen blogean eta ez zen ondo argitaratu. Gauza da, berriro idatzi nahi nukeela gai honen gainean.   Estatu Batuetan egonda nago eta egia esan Starbucks izan da bertako kulturak niretzat asmatu duen establezimendurik onuragarriena. Oso kafe zalea naiz eta kafe denda hauetan ume bat bezala gozatzen nuen. Denda bat ikusi eta tentazioak ezin ninduen geldiarazi, sartu eta beti hartzen nuen zerbait. Mota askotako kafeak, bertan lasai hartzeko edo kalean zehar eramateko. Gosea neukanean, txokolatezko...


Joder

oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2007-01-24 22:47

  Ez nekien kosmetikaren mundua hain aurreratua zegoela. Montajearen montajea beheko bideoan. Amaieran agertzen den anuntzioko neska ikusita konturatuko zinateke? Ni behintzat ez.Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino lehenago HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko. Dirudienez blogak.com-ek arazoak ditu eta konpontzen ez den bitartean modu bakarra da erantzunak ondo bidaltzeko. Barkatu eragozpenak.


Elurra!

oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2007-01-23 18:48

Orain dela minutu batzuk hartutako irudia Gasteizen. Orain dela bi ordu hiriburuan elur malutak erortzen hasi direla, hau hasiera besterik ez da. Berandu baina azkenean negua hemen daukagu! Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino lehenago HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko. Dirudienez blogak.com-ek arazoak ditu eta konpontzen ez den bitartean modu bakarra da erantzunak ondo bidaltzeko. Barkatu eragozpenak.


Gorka wake up, it's the time. Coltonen ahotsa zen luzatzen zen bitartean. Kanpain dendan ez zen argirik sartzen oraindik. Goizeko 5:30ak, a ze nagikeria hain goiz altxatzea. Ez nuen ezer ere ez esan lotan segi nahi nuen eta; eskua sorbaldan jarri eta mugitu ninduen alde batera eta bestera, come on, the ocean it's waiting us! Ze demontre, egun hartan ozeano Barean arrantza egingo nuen. Ez da egunero hori egiten ezta? Nire familiako kideek plan hau prestatu zuten: arrantzatzera gindoazen Newporteko arrantzale batzuekin, lehenago 24h irekita dagoen jatetxe batean gosaldu ondoren. Dirudienez...


Gustatzen zait

1
oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2007-01-22 22:10

Ez dago bat ere gaizki, oraintxe entzuten ari naiz eta gero eta gehiago dut gustuko. Seguruenik entzun duzula azken egunetan askatasun oihua, ken7-ren disko berriaren aurrerapena. Betiko estiloarekin jarraitzen dute, baina beti bezala entzulea aho-zabalik uzten dute. Azkenengoan zapalduen olerkiarekin aho-zabalik utzi ninduten. Oraingoan udarako saltokietan egongo den disko berriak bide berdina jarraitzen du. Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino lehenago HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko. Dirudienez blogak.com-ek arazoak ditu eta konpontzen ez den bi...


Bideo on bat

oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2007-01-22 13:23

Joxek youtubeko bideo bat blogean eskegitzeko esan digu. Hona hemen nik aukeratutakoa: BMWren anuntzio famatutik aterata eta Bruce Leeren elkarrizketa galdutik berenganatua, baina Euskal Herriko toke batekin. Hortaz gain, Vaya Semanitakoek antzerakoak diren beste hainbat atera dituzte. Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino lehenago HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko. Dirudienez blogak.com-ek arazoak ditu eta konpontzen ez den bitartean modu bakarra da erantzunak ondo bidaltzeko. Barkatu eragozpenak.


Joxek orain dela gutxi Firefoxen abantailak azaldu zizkigun. Egia esan ni nahiko eszeptikoa nintzen gai honi buruz, explorer-ekin nahiko pantxo nengoen eta. Gauza da (eta ez galdetu zergatik) klase hartako azalpenek konbentzitu nindutela eta esan nion neure buruari: zergatik ez probatu? Ez bazait gustatzen kentzen dut eta kito. Instalazioa ez da konplikatua eta bi minututan zure eskritorioan daukazu erabiltzeko prest. Nik Google barrarekin zuzenean jaistea gomendatzen dut, erreminta erabilgarria da eta.Ez naiz orain konparazioak egiten hasiko explorer eta firefoxekin. Abantailen artean nire...


Arazoak nire blogean

3
oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2007-01-13 17:04


Irakurri ezazu artikulua hemen.


Totxoaren infernuan

1
oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2007-01-12 03:31

   Ez dakit zer sentitzen dudan, baina dakidan bakarra da oraindik indarrak ditudala idazteko eta pentsatzen dudana helarazteko. Oso nekatuta nago eta sorbalda, begiak, eskuak, hanketan min ikaragarria daukat. Ez dakit logurarik daukadan edo ez, baina azken egunotan totxo baten lanean murgilduta ibili naiz-> INFERNUAN!!!!!    Dakidan beste gauza bat da totxo horren erdiarekin balio izango lukeela hobeto ikasteko. Dena den ere aitortzen dut amaierarako utzi dudala, baina lasai ikasi dut. Bueno ba, zuen baimenarekin ohera noa artikuluaren akatsak birpasatu gabe. Gabon.


oregonian 1456152018452

Amerikako abenturak ikusgai hilabete honetan zehar

Kategoriak