Badaukat eta ez dut kenduko
Joxek orain dela gutxi Firefoxen abantailak azaldu zizkigun. Egia esan ni nahiko eszeptikoa nintzen gai honi buruz, explorer-ekin nahiko pantxo nengoen eta. Gauza da (eta ez galdetu zergatik) klase hartako azalpenek konbentzitu nindutela eta esan nion neure buruari: zergatik ez probatu? Ez bazait gustatzen kentzen dut eta kito.
Instalazioa ez da konplikatua eta bi minututan zure eskritorioan daukazu erabiltzeko prest. Nik Google barrarekin zuzenean jaistea gomendatzen dut, erreminta erabilgarria da eta.
Ez naiz orain konparazioak egiten hasiko explorer eta firefoxekin. Abantailen artean niretzat firefoxen hiru garrantzitsuenak hauek dira.: azkarra, segurua eta euskaraz dago. Hauekin geratzen naiz eta nik horregatik nabigatzaile predeterminatu jarri dut proba fasea nire portatilean igaro ondoren.
Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino lehenago HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko. Dirudienez blogak.com-ek arazoak ditu eta konpontzen ez den bitartean modu bakarra da erantzunak ondo bidaltzeko. Barkatu eragozpenak.
Iruzkinak
Josu 2007-01-22 14:02 #1
Bai, <a href="http://www.blogak.com/oregonian/iban-arantzabal-huhezin">eszeptikoa zinen</a>, baina begiak ireki dituzu, zorionak!<br />
Utzi iruzkina: