Ohetik altxatu, 10:00ak. Beti bezala eskailerak jaitsi eta makro-hozgailuko atea ireki nuen. Zumoa eta marrubizko donutsa hartu eta mahian eseri nintzen, Coltonen aurrean. Good morning, berdina erantzun zidan, bera ere eserita zegoen egunkariko publizitatea irakurtzen. Nik ale guztien artean begiradatxo bat eman nuen beti bezala. Bertako egunkariak 30 bat ale dakartzate, horietatik %90 kaka eta publizitatea dira. Sports atalera iritsitakoan Amstrongen argazki erraldoia ikusi nuen. America’s voice heared again in Europe, zioen titularrak. Shit bota nuen, baxu. Coltonek berehala begiratu nind...
Ameriketan bi udatan egonda nago, familia berdinean. Nire bizitzako esperientziarik hoberena izan da, bertan asko ikasi eta mundu osoko jendea ezagautu dudalako. Bost kideko familia da, gurasoak eta hiru mutil. Lornie eta Steve gurasoak eta Jens (13) Colton (15) eta Severin (17). Hori orain dela 2 urte zen. Gero ere hainbat lagun egin nituen Andres (17 Argentinarra), Momo (17 Alemandiarra), Renzo (20 Peruarra), Halla (18 Amerikarra) eta beste asko. Baina azken hauek dira garrantzitsuenak. Porzierto aurten Renzorekin noa AEBra berriro ere ...
Blog honetan atal berria estreinatuko dut: Oregon stories. Amerikan igarotako pasarteak idatziko ditut, interesgarrienak behintzat. Bertan idatzitako diariotik gertakizunak errekuperatu eta blogean istorio moduan zabaltzea da helburua. Dena den, nahiz eta diariotik atera atal pertsonalak alde batera utziko ditut. Gustatuko zaizuelakoan, besterik ez.
Aspenen (Colorado) ospatu diren neguko joku extremoak telebistan ikusi berri ditut. Shaun White hoberena dela berretsi du. 19 urteko snowboarder honek gauza edarrak egin ahal ditu etorkizunean. Egin klick hemen azken neguko joku olinpikoetan egindakoa ikusteko.
Bake prozesua edozein momentutan pikutara joan daiteke. Gaur jasoko diren istiluak alde batera utzita, alderdi gehienon borondatea nulua dela ikusi dut hilabete hauetan zehar. Guztiak daude batasunari begira. Horrek sutan jartzen nau, tontotzat hartu naute? Batasuna gobernu espainiarrari begira dagoela uste dut, alderdien legea bertan behera noiz uzten duen zain. Baina karo, Zapatero PPren esanetara dagoenez orain dio prozesua krisian dagoela. Krisian zergatik? Nire ustez hasieratik dago krisialdian, ezker abertzaleak jipoiak alde guztietatik jaso baititu....
Atzo Boulevard merkatal gunera joan nintzen gabonetako paperak sinatzera. Lagun ikustezinaren oparia erosi eta bide batez Media Markten azken bitxikeria elektronikoak mirestera. Porzierto atzo ikusi nuen hotzgailu + izotzgailu + telebista liruratu ninduen. Bueno, baina esatera nindoana: atzo nazka eman zidan momentu batez hor geuden milaka pertsonek publizitateak eta marketingak bultzatuta hainbeste erosketa egitera joateak (neu barne). Ikusi nuen andre bat milaka kosmetiko eta arropen poltsekin zegoena 47"ko Sony telebis...
Oraindik ez dakit zein den barruan daukadan nobela. Ba ote daukadan. Merezi ote duen, edukiz gero, irakurle bakarra. Irati Jimenez Berdina gertatzen...
Nire gorputzak eskatzen dit, behar dut. Bakoitzak bere erara deskargatzen du tentsioa eta nik mendi-mazelatik behera irristatzen egiten dut. Urtero abenduaren lehenengo astearako lehenengo jeitsierak eginda nituen jada. Aurten aldaketa klimatikoaren eraginez urduri jartzen hasi naiz elur malutak tantaka datozelako. Espero dut elurteak goiz etortzea, bestela Kanadara joatea besterik ez zait geratuko tontor elurtu bat ikusteko. Tamalez bidai hori ametsetan soilik egin dezaket.
Atzoko kontzertua ikusi eta gero Udaberria abesbatza taldeak izandako krisialdiaz berreskuratu dela erakutsi zuen. Bai txikitxoek, bai eskolaniak baita nagusien abesbatzak sekulako kontzertua eman zuten San Juaneko elizan. Baina batez ere gazte abesbatza inoiz baino indartsuago ageri dela ziurtatu zuen. Bi urte zail igaro ondoren sekulako susperraldia jasan du abesbatza honek eta atzoko kontzertua horren lekuko dugu. Eliza jendez gainezka jarri zen ekitaldia hasi baino lehen eta txalo zaparrada amaigabeak egon ziren abesti bakoitzaren amaieran. &nb...
Blog honek irakurleek erantzunak jartzean izandako arazoak ikusita erantzun politka aldatzea erabaki du. Lehen moderatuak zeuden erantzunak zuzenean publikatzera pasatuko dira gaurtik aurrera, nahiz eta ez den bat ere ez zentsuratu. Orain arte sortu diren eragozpenei irtenbidea aurkitu delakoan, besterik ez.
Amerikako abenturak ikusgai hilabete honetan zehar
Ia egia den! Ni aspertuta nabil azkenaldian zure bloga irakurri ezinik, jejeje. Animo!
Uooo!Ixa bi hilabete ez dozula hemen idazten!gora blogak.com!:POndo segi!