Super telebista
Atzo Boulevard merkatal gunera joan nintzen gabonetako paperak sinatzera. Lagun ikustezinaren oparia erosi eta bide batez Media Markten azken bitxikeria elektronikoak mirestera. Porzierto atzo ikusi nuen hotzgailu + izotzgailu + telebista liruratu ninduen. Bueno, baina esatera nindoana: atzo nazka eman zidan momentu batez hor geuden milaka pertsonek publizitateak eta marketingak bultzatuta hainbeste erosketa egitera joateak (neu barne).
Ikusi nuen andre bat milaka kosmetiko eta arropen poltsekin zegoena 47"ko Sony telebista baten aurrean. Orduan bere senarra omen zena urbildu eta ¿te gusta? galdetu zion. Emakumeak pentsakor no estaría mal para la habitación bota zion. Senarrak irribarre egin eta biek alde egin zuten. Esku bat jokatuko nuke abenduaren 25ean pareja horrek 4000 €ko telebista horren aurrean lo hartzen duela. Honelakoetan neurri bat izatea komeni da.
Iruzkinak
Josu 2006-12-18 00:04 #1
Publizitatea eta marketing-ak bultzatuta? Je, je. Kontsumismo hori da gure ekonomiaren oinarria. Gure gizartearen funtzionamendua. Gure kultura... eta kultura da aldatzen zailena.

Gorka 2006-12-18 15:08 #2
Bueno, bai egia da gure kultura dela, bainan oraindik ere uste dut publizitateak are gehiago eragiten digula. Erosi behar dugunaren bikoitza erostera bultzatzen gaitu eta askotan neurrigabea izatera iristen da.
Josu 2006-12-21 02:40 #3
Zurea eta nerea, esaldi bakarrean:

Publizitateak gure kultura kontsumista sendotzen du, baina kultura hori egon badago.

Ados ala matizatu nahi?

Utzi iruzkina: