Sutan
Bake prozesua edozein momentutan pikutara joan daiteke. Gaur jasoko diren istiluak alde batera utzita, alderdi gehienon borondatea nulua dela ikusi dut hilabete hauetan zehar. Guztiak daude batasunari begira. Horrek sutan jartzen nau, tontotzat hartu naute? Batasuna gobernu espainiarrari begira dagoela uste dut, alderdien legea bertan behera noiz uzten duen zain. Baina karo, Zapatero PPren esanetara dagoenez orain dio prozesua krisian dagoela. Krisian zergatik? Nire ustez hasieratik dago krisialdian, ezker abertzaleak jipoiak alde guztietatik jaso baititu. Ez dut ulertzen nola ez duten prozesua bertan behera utzi, oraindik gaur ez zaizkiolako oinarrizko garantia demokratikoak eman. Hor erakusten du ezker abertzaleak bizi dugun egoera konpontzearen aldeko daukan borondatea.
Bien bitartean Eusko Jaurlaritzako hiru alderdiek poltsikoak diruz betetzen jarraitzen dute espainiar konstituzioaren esanetara. PSOEk maiatzeko hauteskundeetan garaipena lortzeko zain dago, prozesua bizirik mantenduz: prozesua ondo doa esanez. Badakite pausu txar bat eta udaletarako hauteskundeak pikutara joango zaizkiela. Eta besteak prozesua noiz apurtzen den zain, beren jarduera moralaren benetako izaera berriro politikara eramateko. Orain antza denez, indezente hauek nahiko zuhur dabiltza lehen esaten zituzten astakeriak orain gehiago zaintzen dituztelako. Alderdi guzti hauek betiko saltsan jarraitu nahi dute, baina noski PP ezik guztiek bakea nahi dute. Ja! Batasunak lehengo pasua eman behar duela diote egunero komunikabideetan. Niri aitzaki horrek ez dit balio, beraiek ezker abertzalearen borondate berbera ez dutelako erakusten ezta oinarrizko egoera demokratikoak bermatzen ere ez.
Amaitzeko esan, ni ez nautela sedatu alderdien lege horrekin eta kontziente naizela gaur egun ideologia bat judizialki zapaltzen ari dela XXI. mendeko demokrazia batean.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: