Udaberriaren susperraldia

oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2006-12-16 12:41

Atzoko kontzertua ikusi eta gero Udaberria abesbatza taldeak izandako krisialdiaz berreskuratu dela erakutsi zuen. Bai txikitxoek, bai eskolaniak baita nagusien abesbatzak sekulako kontzertua eman zuten San Juaneko elizan. Baina batez ere gazte abesbatza inoiz baino indartsuago ageri dela ziurtatu zuen. Bi urte zail igaro ondoren sekulako susperraldia jasan du abesbatza honek eta atzoko kontzertua horren lekuko dugu. Eliza jendez gainezka jarri zen ekitaldia hasi baino lehen eta txalo zaparrada amaigabeak egon ziren abesti bakoitzaren amaieran.

 

         Nagore Alanguaren gidaripean Udaberria gazte abesbatzak (lehen pstalitte izandakoa) sortu zenetik lehenengo bidaia egingo du 2007ko apirilean. Kataluniako abesbatza batekin egingo duen trukean hainbat kontzertu emango ditu bertan. Gazte abesbatza 18 eta hogeitapiko urte arteko taldekideek osatzen dute eta gehienak txikitatik daramate Udaberria abesbatzetan abesten, beraz giroa ezin hobea da.

 

         Atzo gauean afaria izan zen kontzertua egin ondoren eta gazteen artean alde zaharrean jarraitu zuen jaia. Hitz gutxitan esan liteke atzo Udaberria abesbatza taldearentzat aro berria hasi zela. 


Utzi iruzkina: