Bai, ala da. Gazteiztarrok bi urte barru tranbia izango dugu gure kaleetan zehar. Obrak hasi dira jada eta trafikoa nahaspila bihurtu da. Tranbiaren errailak egiteko kotxeentzako bideak eta aparkalekuak kenduko dituzte, ideia paregabea. Hortaz gain, hiriaren erdigunea eta auzo periferikoak bakarrik batuko ditu tranbia honek. Ez judizmendi, ez mendizorrotza ezta adurtzatik ez da pasatuko. Askok diote kotxe kopurua murriztuko duela, baina Bilbon metroak murriztu al du? Gazteizen tranbia jarriz gero kotxea kapritxo eta arazo bat izango da, hori sahiesteko Londre...
Angela Merkel Alemaniako gobernu buruak Europar Batasuneko txandakako presidentzia hartu du gaur. Urte honetako erronkarik nagusiena europar guztiontzat konstituzio berria proposatzea da, betebehar ez oso erraza Frantziak eta Herbeerak azken konstituzioari "ez" esan ondoren. Neoliberalismoa alde batera uzten duen konstituzio bat izango litzateke Europak historian izan duen lekua berriro eskuratzeko giltza. Ez dago denborarik, 2009rako europarrok zein bide jarraitu nahi dugun erabaki behar dugu. Herriak borroka bidez me...
Voces contra la globalización : "¿Otro mundo es posible?" Merezi du dokumental hau ikustea, batez ere ekonomia ikasgaia ematen dugunontzat baina pertsonalki gaia interesatzen zaidalako ikusiko dut. Gaur erreportai berria botatzen dute eta orain arte ikusitakoak oso onak izan dira. Gogoan izan, La2en 22:00tan.
Argazkian ikusi ditzakezuen gauzak oparitu dizkit lagun ikustezinak aurten. Gaur afaria egin dugu eta ezusteko handia hartu dut hiru pakete zirela ikusterakoan. 12€ tope izateko gehiegi. Guztira zortzi kolonia (muestra) eta Kukuxumuxuko kaltzontzilo bat oparitu dizkit. Egunero kolonia bat izango dudala konturatu naiz, jejeje, ez dago txarto. Ez, baina orain benetan: eskerrik asko lugun ikustezin!!!!
Orain dela hiru hilabete hasi nintzen blogeatzen Web 2.0 klasean artikulu honekin. Pentsatu nuen blogen kontua (ezezaguna niretzat) raspada bat izango zela. Baina mundu honetan murgiltzen hasi nintzen pixkanaka pixkanaka Joxe Aranzabal irakasleari esker eta azkenean sekulako afizioa hartu dut. Arrakasta nire kasuan: idaztea betidanik gustatu izan zait eta azkenean aurkitu dut nire hitzak paper hustean ez galtzeko modua: bloga. Blogak gainera, hizkuntza aberasten lagundu dit, gauza oso garrantzitsua nire ikasketetan (nahiz eta oraindik ikasteko asko ger...
Urtero bezala lagun ikustezinaren oparia azken momenturaino uzten dut ez dakidalako zer erosi. Eta badirudi urtero gero eta pertsona zailagoari egin behar diodala oparia. Orain arte nahiko ondo ibili nahiz eta uste dut asmatu dudala. Baina ideiak agortzen zaizkit eta aurten inprobizazioa besterik ez zait geratzen.
Batek daki zergatik ez duen mendietan elurrik egin oraindik. Aldaketa klimatikoa akaso? Ez dakit, baina honekin zerikusia badu egoera oso larria da. Snow egiteko daukadan monoa alde batera utzita, planteatu beharko genuke munduko herri aberatsek daramagun erritmo kontaminatzailea munduaren biziraupenarentzat egokia den ala ez. Batek daki, beharbada guzti hau kasualitate hutsa da eta sekulako elurteak izango ditugu hurrengo asteetan, baina erne egoteko abisua dela deritzot. Hare gehiago, Euskal Herrian lehortea eragina izaten hasi denean.
El Pais egunkarian argitaratutako erreportaiaren izenburua Los nuevos reyes de internet da. Oso interesgarria iruditu zait, irakurri aurretik ez nekizkien gauza ugari ikasi ditudalako. Hasteko gustatu egin zait Stewart Butterfield-ek (flickr-en sortazilea) egindako internautaren deskripzioa: gizon potoloa kantzontzilotan chateatzen dago, ligatzeko itxaropenekin. Hori zen 90eko hamarkadan zeukaten ikuspegia. Nabigatzailea hartzaile hutsa izango zela, besterik ez. Gaur egun, 100 milioi bideo eta 60 milioi blog daude sarean jada, nabigatzaileek ku...
Izen xelebrea daukan irlandar honek Web 2.0 kontzeptua sortu zuen. Berria egunkariak berari Arabara etorritakoan egindako elkarrizketa irakurri dut. Elkarrizketa irakurri ondoren Web 2.0-ri buruz gehiago ikasi dut. Banekien, berak dion bezala, aplikazio honek gizartea abiadura azkarrean alda dezakeela, baina baita ere gizartea beraren islada dela. Baina munduko gizarte guztia? Eta hirugarren mundua? Ez nintzen horretan erori. Bera baiezkorra da gai honi dagokionez, bere ustez tarte digitala ez da oso handia eta gutxi barru herrialde txir...
Hori galdetzen diot nik neure buruari, atentatuaren erreflexioa egiterakoan. Bake prozesurik egon da? Hitzak besterik ez dira egon: prozesu zaila eta motela izango da, legea eta konstituzioa betearaziz prozesua aurrera doa, elkarrizketa beharrezkoa da alde batetik eta prozesua krisian dago, ez dira ematen baldintzak bestetik. Bien bitartean De Juanaren egoera txarrera doa, kale borroka berpiztu, ETAk armak lapurtu, Raxoi eta Zapatero biltzen dira, zuloa aurkitu eta boom! Alde batek pazientzia galdu du,...
Amerikako abenturak ikusgai hilabete honetan zehar
Ia egia den! Ni aspertuta nabil azkenaldian zure bloga irakurri ezinik, jejeje. Animo!
Uooo!Ixa bi hilabete ez dozula hemen idazten!gora blogak.com!:POndo segi!