Hiru hilabete blogeatzen
Orain dela hiru hilabete hasi nintzen blogeatzen Web 2.0 klasean artikulu honekin. Pentsatu nuen blogen kontua (ezezaguna niretzat) raspada bat izango zela. Baina mundu honetan murgiltzen hasi nintzen pixkanaka pixkanaka Joxe Aranzabal irakasleari esker eta azkenean sekulako afizioa hartu dut.
Arrakasta nire kasuan: idaztea betidanik gustatu izan zait eta azkenean aurkitu dut nire hitzak paper hustean ez galtzeko modua: bloga. Blogak gainera, hizkuntza aberasten lagundu dit, gauza oso garrantzitsua nire ikasketetan (nahiz eta oraindik ikasteko asko geratzen zaidan).
Aurten irailetik aurrera euskara inoiz baino gehiago erabili dut (EGA atera gainera) eta antzeman dut lehenago neukan gaztelera bikainaren kalitatea gutxitu dela. Hau dela eta gazteleraz blog bat hasi berri dut urtearen hasierarekin batera: Basque in the moon. Espero dut bi blog hauekin bi hizkuntzen erabilera etorkizun batean orekatzea.
Iruzkinak
Josu 2007-01-06 16:25 #1
Aupa Gorka,<br />Badirudi denbora honek balio izan dizula blogintzaz maitemintzeko, ezta? Gaztelerazko bloga ikusi barik neukan. Blog bat gehiago apuntatzeko. Ea zelan daramazun bi blog batera eramatearena... animo!<br />
Gorka 2007-01-06 17:53 #2
Bai, hori dirudi, maitemindu naizela, jejeje. Aber nola eramaten dudan bi blogetan batera idaztearen kontua. Oraingoz ez oso txarto blogger lehenago ezagutu gabe neukalako eta berria delako niretzat, baina ikusiko dugu denbora pasa ahala nola doan gauza.
Utzi iruzkina: