Bake prozesua?
Hori galdetzen diot nik neure buruari, atentatuaren erreflexioa egiterakoan. Bake prozesurik egon da? Hitzak besterik ez dira egon: prozesu zaila eta motela izango da, legea eta konstituzioa betearaziz prozesua aurrera doa, elkarrizketa beharrezkoa da alde batetik eta prozesua krisian dago, ez dira ematen baldintzak bestetik. Bien bitartean De Juanaren egoera txarrera doa, kale borroka berpiztu, ETAk armak lapurtu, Raxoi eta Zapatero biltzen dira, zuloa aurkitu eta boom!
Alde batek pazientzia galdu du, hori da errealitatea, 9 hilabeteetan ez da ezer egin. Alderdi politikoak ez dira gai izan alderdien mahaia osatzeko, hori beste errealitate bat da. Gaur egun, alderdien legeak indarrean jarraitzen du, beste bat. Bake prozesu bat aurrera ateratzeko desagertu beharko liratekeen milaka errealitate aipatu ditzaket.
Ez dut uste gaur egungo egoeran bonbek inora eramango gaituztenik, baina zein da orduan Euskal Herriaren egoera normalizatzeko irtenbidea? Dena den, espero dut Madrilen gertatutakoa abisua besterik ez izatea eta espaniar gobernuak hitzez gain ekintzei ekitea eta PPren presiopean egoteari uztea.
Iruzkinak
Asier 2007-01-02 11:48 #1

Argi zegoen goiz edo berandu horrelakoren bat gertatu behar zela. Ezin da bake prozesu bati hasiera eman eta atzamar bat ere ez mugitu. Atentatuak ez dira bidea ez. Baina pazientziak ere muga bat dauka eta hau agortzear dago.

Orain inoiz baino segurago nago politikariek euren ekintza oro xede politiko batzuekin egiten dutela. Haei normalizazioa eta bakea berdin zaie hauteskundeak irabazten dituzten bitartean. Horrexegatik apostu egingo nuke PPk atentatua txanpain eta guzti ospatu duela.

Josu 2007-01-02 12:45 #2
Ni oso haserre nago. Egia da gauzak motel joan direla (doazela?) baina ETAk EZIN DU POLITIKA TUTELATU, eta EZ DA hori ONARTZEKO GAI. Zapaterok/PSOEk duen papera ez da erraza. Alde batetik ezker abertzalearen nahiak asetzea lortu behar du, eta bestetik, espainiako eskuma baretu. Eta biak batera egitea ez da gai xamurra. Horregaitik da zaila eta motela.

ETAk 50 urte daramatza tiroak botatzen eta ezin da horrelako zera bat 9 hilabetetan konpondu. Min haundia dago tartean eta zairiak leuntzea ez da erraza.

Espainiatik egoten den jarrerak amorrua ematen dit askotan, baina beraientzat ere ez da gauetik goizera konpondu daitekeen zerbait.

Ni ez nago prest gehiago ixiltzeko. ETAk ez nau ordezkatzen eta ez dut nahi ETAk politika tutelatzea.

Madrilgo atentatua basakeria indiskriminatu bat izan da eta horrelakoak egiteko ez dago eskubiderik.

Gorka 2007-01-02 18:48 #3

Mil esker bioi. Espaniar gobernuak izan duen jarrera patetikoa izan da 9 hilabetetan, ez da gai izan ezer ere ez egiteko, ez dira ausartu hobeto esanda. Bai ausartu dira ordea, Raxoiekin biltzen, berriak filtratzen eta bideoak ateratzen, ume jokotan ari bagina bezala. Ume joko horretan sozialistek esan zioten PPri beraiek orain Aznarren gobernua prozesuan baino askoz gutxiago egin dutela. Lotsagarria.

Beraz bonbetaz aparte, zer egin daiteke? Ez nago bonbak jartzearen alde, baina pertsonalki ikusi dut prozesuan zehar ETAk eta ezker abertzaleak bere esku izan duten guztia bakea lortzearen alde jarri dutela. Ikusi dut ere beste partidu guztiek prozesua beren interesen alde jartzen saiatu direla, beste hitz batzuekin esanda, usteldu dutela. Asierrek dion bezala, pazientziak muga bat dauka, horren harira atentatua.

Partidu politikoak ez dira gai izan 9 hilabeteetan a tres bandas eseri eta kaixo esateko ere ez. Rubalkaba entzun berri dut orain esanez: si no hay dialogo no hay proceso.Eta nik galdetuko nioke, ¿ha habido dialogo realmente?

Josu 2007-01-03 03:21 #4
Kontua da alderdi guztiek izan nahi dutela garaile. PPk ez du PSOEren itzala izan nahi, PSOE PPrekiko izan zen moduan, eta horregaitik dago beti aurka. Itzala baino, aurrez aurreko arerioa izateko.

PSOE eta Batasuna gero eta gehiago hurbildu, orduan eta indar handiagoa du PPk, PSOEren gobernabilitatea hausteko arriskuaz.

Koiuntura horretan, eta Espainiako politika ezagututa, logikoa da PSOEk demostratu nahi izatea PP baino prudenteagoa dela. Espainiar eskumak ere onartu behar du bake prozesua, bakea lortuko badugu.

Bestalde, PSOE eta Batasuna gero eta hurbilago, orduan eta eszeptikoagoa da EAJ. Zergaitik? PSOE-Batasuna joko horretan EAJk ere parte hartu nahi duelako, bestela indarra galduko duelakoan.

EA, Aralar eta Ezker Batuak elkarrizketa gehiago eskatzen dute. Azken finean, partidu moduan, ez dute aurkitzen elkarrizketa horietan elementurik bere indarra kolokan jartzeko.

ETAk eta ezker abertzale- ilegalizatu-ak (legalizatutik bereiztearren) egin dutena... zer da? Kale borroka gelditzeko eskatu? Armarik ez lapurtu? Zuloak alde batera utzi? Estorzioetaz ahaztu?

Bake barik ez dago askatasunik eta askatasun barik ez dago demokraziarik. Demokrazia onartu ezean, bakerik ez. Círculo vicioso hau apurtu behar da eta inork ez du apurtu. Bide demokratikoen aldeko apustua da bakerako lehen urratsa, eta bakea da bidea, modu demokratikoen bidez beste helburu politikoei ekiteko.

Ane urkiola 2007-01-03 21:26 #5

Egia esan, nire ustez ETA-k hanka barreneraino sartu zuen beste egunean egin zuenarekin.Euskal abertzale guztion ametsa edo martxan zegoen prozesuan denok geneukan itxaropenaren argia itzali zuen. Negargura sentitu nuen, euskaldun gehienok moduan. Gure izena berriro zikindu dute biolentzia zentzugabea erabilita. Badakigu bake prosezua mantxo zihoala, baina hori ez da presioa sartzeko modurik onena, baizik eta prozesua etetekoa. Bada garaia armak betirako alde batera uzteko eta gure hitza ozenez aldarrikatzeko. Espainiarrek benetan behar dutena gure hitza edo helburuak beste begi batzuez ikustea da eta biolentziak oztopatzen gaituen bitartean ez dago zereginik. Nik uste dut gure herrian biolentziaren kontra dagoen guk uste baino jende gehiago dagoela, eta horiek egin beharko genukeen Euskal Herri aske eta baketsu baten aldeko apustua eta ahalegina.

Gorka 2007-01-05 11:53 #6
Nolabait esateko, bakea lortu nahi badugu aukera politiko guztiak errespetatu behar dira lehenik behin. Hori da bake prozesua aurrera ateratzeko gaur egun dagoen oztoporik nagusienetariko bat.
Utzi iruzkina: