Tim O'Reilly
Izen xelebrea daukan irlandar honek Web 2.0 kontzeptua sortu zuen. Berria egunkariak berari Arabara etorritakoan egindako elkarrizketa irakurri dut.
Elkarrizketa irakurri ondoren Web 2.0-ri buruz gehiago ikasi dut. Banekien, berak dion bezala, aplikazio honek gizartea abiadura azkarrean alda dezakeela, baina baita ere gizartea beraren islada dela. Baina munduko gizarte guztia? Eta hirugarren mundua? Ez nintzen horretan erori. Bera baiezkorra da gai honi dagokionez, bere ustez tarte digitala ez da oso handia eta gutxi barru herrialde txiroak prest egongo dira etorkizuneko aplikazioetarako. Zoritxarrez, uste dut herrialde hauek ekonomikoki eta teknologikoki ez direla egongo prest aplikazio horretarako, gaur egun egoera sozio-ekonomikoa ez baita oso ona. Enpresen botereari buruz ere berba egin du, baina gai hori hurrengo artikuluan (sareko monarkia berria) sakonduko dut.
Azken galdera, ordea, oso interesgarria iruditu zait, berak aitortu duen bezala: zein da hizkuntza minorizatuen eta herrialde txikien tokia etorkizuneko internet horretan? Tim O'Reilly-k ez dauka erantzunik, baina aurrerapen teknologikoak hizkuntzen arteko mugak sahiesteko balio izango duela abisatzen du.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: