Angela Merkelen erronka
Angela Merkel Alemaniako gobernu buruak Europar Batasuneko txandakako presidentzia hartu du gaur. Urte honetako erronkarik nagusiena europar guztiontzat konstituzio berria proposatzea da, betebehar ez oso erraza Frantziak eta Herbeerak azken konstituzioari "ez" esan ondoren.
Neoliberalismoa alde batera uzten duen konstituzio bat izango litzateke Europak historian izan duen lekua berriro eskuratzeko giltza. Ez dago denborarik, 2009rako europarrok zein bide jarraitu nahi dugun erabaki behar dugu. Herriak borroka bidez mendeetan zehar lorturiko eskubide zibil eta demokratikoen biziraupena ziurtatzen duen konstituzioa edo Estatu Batuen esanetara dagoena.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: