Sareko monarkia berria

oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2007-01-03 18:13

   El Pais egunkarian argitaratutako erreportaiaren izenburua Los nuevos reyes de internet da. Oso interesgarria iruditu zait, irakurri aurretik ez nekizkien gauza ugari ikasi ditudalako.

   Hasteko gustatu egin zait Stewart Butterfield-ek (flickr-en sortazilea) egindako internautaren deskripzioa: gizon potoloa kantzontzilotan chateatzen dago, ligatzeko itxaropenekin. Hori zen 90eko hamarkadan zeukaten ikuspegia. Nabigatzailea hartzaile hutsa izango zela, besterik ez. Gaur egun, 100 milioi bideo eta 60 milioi blog daude sarean jada, nabigatzaileek kudeatuak. Web 2.0-ren arrakasta horretan datza, erabiltzaileak ekoiztu, kontrolatu eta banatzen du bere gunea eta materiala sare barruan. Horretarako Flickr, Zoomr, Youtube, Wikipedia eta herraminta ugari ditu eskura nabigatzaileak.

   Enpresa hauek bihurtu dira sareko erregeak, milaka erabiltzaile dituztelako, beraien zerbitzuen truk. Ez dute publizitaterik behar, interneteko blogetan iritzia baikorra bada ahoz aho jendeak beraien berri du eta. Arraskasta izateko zerbitzua kalitatezkoa eta berria izan behar da, beste guztia internetek egiten du. Askok diote etorkizuneko negozioa dela. Gainera, gazte batzuk kasualitatez egindako guneak dira enpresa hauen jabeak.

    Ez nekien enpresa hauen boterea beren erabiltzaileen datuak zirela, harritu egin nintzen datu hau irakurtzerakoan. Suposatzen da erabiltzaileok eamten ditugun datuak era bat pribatuak direla. Dena den, inoiz irakurtzen ez ditugun kondizioetan datuen erabilpena baldintzatzen dituzten zenbait lege egongo dira. Nik, zuzenean acepto las condiciones klikatzen dut, hor dagoen guztia ez irakurtzeagatik. 

    Beste bitxikeri bat: blog batzuek daukaten boterea ikusgarria da. Blogen arduradune kkonpania batzuekin esperientzia txarrak badituzte eta blogean horri buruz idazten badute eta interneten ohiartzuna badu, konpania horrek erreputazioa eta bezeroak galdu ditzake. Air Europa eta Ikearekin gertatu omen da.

    Erreportaiaren amaieran Web 2.0 buruzko ahots kritikoak agertu dira. Batzuek diote elite moduko bat sortzen hari dela aplikazio hauekin, botere asko duten pertsonak alegia. Ez dut uste hainbesterako denik. Hortaz gain, azken lerroetan irakurri dut interneten historian zehar gehien ikusi den bideoak 900 milioi bisita jaso dituela. Ez dut orain arte horren berririk izan, bilatzen egon naiz eta ez dut aurkitu: arraroa ezta¿?


Utzi iruzkina: