Noizko Starbucks bat Euskal Herrian?

oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2007-01-25 12:03
2

  Orain dela egun gutxi artikulu bat idatzi nuen gai honen gainean, baina arazoak nituen blogean eta ez zen ondo argitaratu. Gauza da, berriro idatzi nahi nukeela gai honen gainean.

   Estatu Batuetan egonda nago eta egia esan Starbucks izan da bertako kulturak niretzat asmatu duen establezimendurik onuragarriena. Oso kafe zalea naiz eta kafe denda hauetan ume bat bezala gozatzen nuen. Denda bat ikusi eta tentazioak ezin ninduen geldiarazi, sartu eta beti hartzen nuen zerbait. Mota askotako kafeak, bertan lasai hartzeko edo kalean zehar eramateko. Gosea neukanean, txokolatezko pasteltxoa gerezizko mermeladarekin estalia eta marrubi eta kiwi zatitxoekin erosten nuen. Guatemala, Ekuador, Brasil, Tailandia, Jamaika... Globalizazioaren gauza aizu, ia egunero toki desberdin bateko kafea dastatu dezakezu. Kaputxinoa, txokolatea, batidoak... Ez da merkea, baina merezi du.

    Gauza da espainiar estatuan badaudela Starbucks batzuk, baina ez Euskal Herrian. Nola egon liteke Starbucks bat Txinako hiri debekatuan eta hemen ez? Ez dakit zertarako nahi ditugun hainbeste Mc Donal's edo Burger King. Horien ordez gustatuko litzaidake hemen baten bat irekitzea, gustura joango nintzatekeelako arratsalde batzuetan bertara: kafe on bat lasai hartzera liburu bat irakurtzen dudan bitartean.

Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino lehenago HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko. Dirudienez blogak.com-ek arazoak ditu eta konpontzen ez den bitartean modu bakarra da erantzunak ondo bidaltzeko. Barkatu eragozpenak.

Josu

Josu 2007-01-25 16:42 #1

Badakizu, Gorka, zeuk ireki!<br />

Gorka

Gorka 2007-01-25 19:47 #2

Dirua banu...<br />


Utzi iruzkina: