gidari berrion zailtasunak

oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2006-10-10 10:41

18 urte berri bete dituen gazte baten nahirik garrantzitsuenetariko bat gida baimena ateratzea izaten da. Baina, ilusio eta pozaren atzean sistema eta araudi konplexu eta ezkutu bat dago. Egun, ezin du edonork gida-baimena atera bere kostu ekonomiko erraldoia ikusita eta honek ondoren ekartzen ohi dituen buruhausteengatik.

 

         Gero eta auto-eskola gehiago dago gure hiri eta herrietan, negozio seguru eta oparoa delakoan. Gehienetan matrikulatzeko arazorik ez dira izaten eta prezioetan ez dago diferentzia handirik batetik bestera. Eskainitako zerbitzuak antzekoak direlako eta emandako materialetan ez dago desberdintasun handirik, hain zuzen ere. Zenbakietaz hitz egiterakoan, matrikulak 300€ inguru balio du, trafiko tasak 75€, azterketa bakoitzak 30€ eta ordubeteko klase bakoitzak 33€. Ez dugu ahaztu behar dirutza hori guztiari BEZ-a gehitu behar diogula, beraz, orotara eta azterketa lehenengoan gainditzekotan 1200€ inguru aterako litzaiguke baimena ateratzea.

 

         Baina hori bakarrik hasiera da, kotxea izatekotan DGT-k neurri eta baldintza gogorrak jartzen dizkie gidari berriei. Lehenengo urtean zehar “L” famatua eramatea derrigorrezkoa da eta ezin da 80 km/o baino gehiagora ibili. Hirian eta errepideetan ez dago gaizki baina autobideetan hain poliki gidatzeak arriskua sortzen du batzutan eta istripua izateko aukerak handiagotzen ditu. Hortaz gain, proiektuan dagoen neurri batek gidari berriei gauez gidatzea debekatu nahi die. Ikusi dugunez, zailtasunak gida-baimena atera ondoren ere badaude.

 

         Baina oztoporik larriena kotxea aseguratzerako orduan sortatzen da. Espainiar estatuan segurua eramatea derrigorrezkoa da, baina hauek hainbat baldintza jartzen dituzte, batez ere gazteentzat. Seguru etxeak istripu estatistiketan oinarritzen dira prezio izugarriak jartzerakoan.  Hauetan, gazteek ehuneko handia daukate istripuetan eta beraz gehiago ordaindu behar dute. Gainera 26 urte eduki arte bakarrik bere izenean dagoen aseguruak duen kotxe batean gidatu ahal dezakete.

 

         Gauzak horrela, estatuak batez ere arazo honetan esku hartu beharko lukeela uste dut. Nolabait aseguru-etxeen tarifei muga bat jarriz eta hartu nahi dituen neurriak berrikusiz. Bestalde lehen aipatu dudan lege proiektuari buruz, DGT-ri eskatuko nioke kotxea lanera joateko behar duten gidari berriengan pentsatzea eta honenbestez gauez gidatzeko debekua kentzea. bestalde, etorkizunerako aurre-ikuspenak ezin daitezke jakin zehazki, baina batez ere hirietan aglomerazioak eta aparkatzeko dauden zailtasunak gero eta larriagoak dira. Guzti honi petroleoak azken hilabetetan jasatako prezio igoerak eta gazteon patrika estua ikusirik ez digu bidea erreza jarriko hurrengo urtetarako.


Utzi iruzkina: