Imajinatzen zaitut

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2010-05-07 21:09

Imajinatzen zaitut etxetik irteten
erdi lo, erdi lo,
bizitzaz ezer ez dakiten liburuak
besapean,
eta bihotzean
bart gauean
sortu ziren taupadak ezin eutsiz,
taupadak ezin eutsiz, ezin geldituz.

Imajinatzen zaitut kadiran exertzen
erdi lo, erdi lo,
zure eskuak automatikoki
idazten,
eta bihotzean
bart gauean
odolberoz puztutako oroitzapenak ezin eutsiz,
oroitzapenak ezin eutsiz, ezin geldituz.

Imajinatzen zaitut noizbait etortzen
erdi lo, erdi lo,
eta ni zain liburuak itsasora
botatzeko,
gure bihotzean
gaur gauean
berriro elkartuko gaituen denbora ezin eutsiz,
berriro aldenduko gaituen denbora ezin eutsiz,
ezin geldituz.


Mikel Markez


Leave a Comment: