Kolpeka
Hor doa... poliki, kontuz, eroriko zarela eta.... kunka!
Horrela gabiltza azkenaldi hontan. Ez dago egunik kankarrekorik hartzen ez duenik, izan ere ez dio ezerri beldurrik, ez du arriskurik ikusten... Ondorioa... kankarreko bat eta dagokion hubeldura. Eta Donobane Lohitzunen erositako "Baume des Pirynees" gertu. Haurtzaindegian gomendatu ziguten, kankarrekoa hartu eta berehala krema hau igurtzi eta ez dago "txintxoirik". Eta horrela da.
Ez dakit zer pasatuko den kanpinera goazenean... burua irekitzen ez badu... ene, hau estresssaaaaa....
Iruzkinak
Utzi iruzkina: