13 hilabete eta... aurrera!

txikiak 1456153302616 Gure txikiak | 2006-07-07 13:20

13 hilabete bete zituen Intzak ia duela astebete. Nola laburtu azken hilabete hauetako egunerokoa? Eromena litzateke hitza. Azken hilabete hauetan mundua deskubritzearena obsesio bihurtu da berarentzat eta oinez edo arrastaka etxeko txoko guztiak bihurtu ditu helburu.

Zer esanik ez janariarekin. Aita eta amak ezin dute ahora ezer eraman bera aurrean badago, oihuka hasiko baita pusketa bat eman diezaiozun.

Aurkezpen honekin amaitzeko, zer esango dizuet, ume alaia da Intza, kuxkuseroa, berritsua, eta ikastolan esan diguten bezala, saltxera hutsa.


Utzi iruzkina: