#ametsak

2
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2014-01-07 23:35

  Aspaldi hil ziren aita eta ama agertu zaizkit bart ametsetan. Bidaia luze batetik itzuli balira lez, ezustekoagatik harrituta eta atsegin handiz hartu ditut. Besarkada luze eta estuan batu gara hirurok. Itzarrik jada, kafea eskuan, oraindik sentitzen nuen besarkadaren epela eta gurasoen irribarrearen gozoa, hain izan da erreala ametsa. Gogoberriturik eta bizi pozez gainezka eman dut eguna.Uste dut ahantz ez dakidan uzten dudala idatzita hau.    


  Gaur Jozulinen begitantziñoetan #amarenabizena, Twitterreko kontu bat: #Amarenabizena traolaz bataiatu genuen bat-bateko ekimen honi esker -traszendentzia gutxikoa baina polita bere xumean- ohartu ginen bat baino gehiago gure amaren abizena ere bere aitarengandik jasoa zela eta ez amarengandik. Ez da beste munduko aurkikuntza, badakit, baina nola-ez-naiz-orain-arte-konturatu momentua izan zen niretzat (horrelakoxe inozoa naiz sarritan, ez izan krudelak nirekin, mese ;-). Ez dagoela, beraz, oso-osorik amaren -izan ditugun amen- "ondarea" ospatzerik. Ama bakoitzaren lehen abizen...


Nirea, EUSKARA. Baina ez AMA hizkuntza bakarrik, AITA hizkuntza eta FAMILIA hizkuntza ere bai. Gura nuke, LAN hizkuntza eta LAGUN hizkuntza izatea, azken finean nire HERRIKO hizkuntza izatea. Honen guztiaren alde jende askok egin du lan eta badugu ekimen oso polit bat, hizkuntza ikasteaz gain jende interesgarria ezagutuz momentu paregabeak igarotzeko aukera ematen diguna:http://mintzalagunabagera.wordpress.comAukerak baditugu hauek probestea eta partekatzea gure borondatearen esku dago!Masai Ekimen polita eta oso interesgarria!   Euskal Herrian kasuistika ugari dago euskararen inguru...


Arrastion: Gaur nire bigarren bidaia kontatuko dizuet, baina ia ia lehenengoa bezalakoa da, hirugarren bidaia ere kontatzen hasiko naiz, hau bai bidaia interesgarria!Saloura itzuli ginenean lagunei esperientzia kontatu genien eta, hainbeste gustatu zitzaien, ezen erabaki genuen errepikatzea hurrengo urtean, eta horrela izan zen, baina aldi honetan zortzi lagun joan ginen. Urte horretan, denok hamazortzi urte geneukan eta leku guztietara sartu ahal izan ginen. Egunak pasa den aurreko urtean urtearen antzekoak ziren gutxi gora behera: hondartza, kirola, festa, alkohol asko eta erromantze batz...


Aurten katalanok zurtzago gelditzen gara, Lluís Llach-ek agur esan duela-eta. Kantatzeari uzten dio eta ixiltasuna jadanik gure kaleetan dabil. Hori dezute, ba, homenaldiaren moduan, bere hil izan zan amari idatzi zion kanta euskeraz.   UN NÚVOL BLANC, Lluís Llach Erraz bizitza dihoa, eta ailegatzen da haizeak hariak ateratzen dizkion harila bezela, eta hiltzen da. Batzuetan aktoreak gera, batzuetan ikusleak gera, erraz eta ikaragarri aise, bizitzak papera ematen eta kentzen digunei.   Lasai olatua datorrenean, bukatzen da, eta agian, garaiaraztean, hasten da. Hondartza maitemindu...


Amak esan dit nahikoa dela. Hau ez dela pulamentua. Familia osoarentzat lotsaizuna naizela. Lau hilabete, lau hilabete luze alperrarena egiten. Nola liteke? Honetarako gastatu dugu dirutza izugarria zure hezkuntza elitista horretan? Honetarako Cambridge eta Master eta Marketing eta dena? Honek ezin du horrela jarraitu, aditu? Pagotxa bukatu zaizu. Altxatu zure ipurdi hori sofatik, oraintxe bertan. Piztu ezazu ordenagailua. Buelta zaitez zure hezkuntza elitista horren mailara dagoen ekintza txit errespetagarri horretara. Eta amak esaten badu, zer erantzun dezaket nik. Irribarre honen atzeti...


13 hilabete bete zituen Intzak ia duela astebete. Nola laburtu azken hilabete hauetako egunerokoa? Eromena litzateke hitza. Azken hilabete hauetan mundua deskubritzearena obsesio bihurtu da berarentzat eta oinez edo arrastaka etxeko txoko guztiak bihurtu ditu helburu. Zer esanik ez janariarekin. Aita eta amak ezin dute ahora ezer eraman bera aurrean badago, oihuka hasiko baita pusketa bat eman diezaiozun. Aurkezpen honekin amaitzeko, zer esango dizuet, ume alaia da Intza, kuxkuseroa, berritsua, eta ikastolan esan diguten bezala, saltxera hutsa.


Ama ari zitzaidan kontatzen garai horretan bertan ezagutu zuela berak aita. Hogeita bi urte bete berriak, moja-eskola batean zebilen klaseak ematen. Egun horretan, martxoaren hiruan, ez zen, ohi zuenez, Zaramagara inguratu, bere ama –nire amona– gaixo zegoela eta zaindu behar zuelako. Baina berehala enteratu zela gertatutakoaz, hiri osoa enteratu zen moduan. Hitz egiten duen bitartean aitari begiratzen dio. Gu baino aurreratuago dago, lepoa luzatzen. Pausua moteldu dugu eta konturatu gabe, geldirik geratu. Zer gertatzen da? Geldirik dago manifestaldia. Hor aurrean, bi edo hiru furgoneta, e...


Azken iruzkinak