OTSAILAK 21: AMA HIZKUNTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-02-21 13:06
1

Nirea, EUSKARA. Baina ez AMA hizkuntza bakarrik, AITA hizkuntza eta FAMILIA hizkuntza ere bai. Gura nuke, LAN hizkuntza eta LAGUN hizkuntza izatea, azken finean nire HERRIKO hizkuntza izatea. Honen guztiaren alde jende askok egin du lan eta badugu ekimen oso polit bat, hizkuntza ikasteaz gain jende interesgarria ezagutuz momentu paregabeak igarotzeko aukera ematen diguna:

http://mintzalagunabagera.wordpress.com

Aukerak baditugu hauek probestea eta partekatzea gure borondatearen esku dago!
Masai

Ekimen polita eta oso interesgarria!

Euskal Herrian kasuistika ugari dago euskararen inguruan, nire kasuan, euskara aitaren hizkuntza izan da, baina ez amarena, baina amak nik Ikastolan ikas nezan gogor argudiatu zuen, berak izan ez zuen aukera nik izateko eta horrelaxe, famili barruan izandako "borrokatze" horri esker, euskara AMA HIZKUNTZA dut!

Pertsona bakoitzak zabaltzen du hizkuntza bizitzako nahi dituen arlo guztietara, azkenean borondate kontu bat delako. Borondate kontua, alegia, hizkuntza maitatzeko gaitasuna eta ez horrenbeste aurrekontu kontua. Azken egunotan, asko hitz egin da Patxi Lopez-en euskara ikastaroen kostuaz. Mintzalagun programak 75 € kostatzen zaizkio ikasle bati. Ekimena, polita izateaz gain, merkea, krisialdiaren aurrean beste aukera bat!!

Himba

Bego

Bego 2012-02-21 18:08 #1

Kaixo, Bego
naiz, Gasteizkoa. Iaz mintzalaguna programa ezagutu nuen lankide bati esker. Apuntatu
nintzen. Bost edo sei pertsona astero behin elkartzen ginen. Gasteizko taberna
batean. Ze ondo…! Benetan. Euskaraz hitz egiten genuen, edozein gaia erabiltzen
genuen. Eta gure artean zuzenketak egiten genituen.

Beste gauza
batzuk ere egin genuen, adibidez, zinemara joan, sagardotegi batean bazkaldu
eta jatetxe batera afaldu…

Gainera, ezagutu
nituen pertsonak oso jatorrak ziren.

Aurten, astero
beste talde batekin elkartzen naiz. Lanagatik aldatu behar izan dut.

Eta oso
pozik sentitzen naiz.

Anima
ezazue….

Gomendio
bat:

www.blogak.com/euskaldunberri

Zure
laguntza eskatzen dizuet zuzenketa batzuk egiteko eta testuak hobetzeko.

Mila esker,

Bego

Utzi iruzkina: