Ai, ama
Amak esan dit nahikoa dela. Hau ez dela pulamentua. Familia osoarentzat lotsaizuna naizela.
Lau hilabete, lau hilabete luze alperrarena egiten. Nola liteke? Honetarako gastatu dugu dirutza izugarria zure hezkuntza elitista horretan? Honetarako Cambridge eta Master eta Marketing eta dena? Honek ezin du horrela jarraitu, aditu? Pagotxa bukatu zaizu. Altxatu zure ipurdi hori sofatik, oraintxe bertan. Piztu ezazu ordenagailua. Buelta zaitez zure hezkuntza elitista horren mailara dagoen ekintza txit errespetagarri horretara.
Eta amak esaten badu, zer erantzun dezaket nik.
Irribarre honen atzetik emakume sendo bat ezkutatzen da.
Iruzkinak
Ricardo 2006-09-20 21:32 #1
Eta amek beti dute arrazoia, ez ahaztu... :-)

Ongi "berretorri", Katixa!!!

iturri 2006-09-20 22:06 #2
Pozten naiz, Katixa. Ama aipatu duzula, gaur bete ditu 69 urte nireak. Kasualitatea? Auskalo.

Aupale!
Patxi 2006-09-21 01:58 #3
Biba zure ama!!

xme 2006-09-21 09:24 #4
Hau poza zure ahotsa berriz entzutea.

Goraintziak amari.

ugutz 2006-09-26 20:42 #5

Ba zen garaia!

Zure gora-beherak irakurtzeko irrikaz nengoen... Ongi etorri!

Utzi iruzkina: