Hau nirea da!
Kuriosoa benetan haurren pertzepzioa, kuriosoa baino berezia. Bueno, berezia ez, bere adinari dagokiona izango da.
Kontua da aitonak herriko jaietan kolpeka aritu ezkero soinua ateratzen duten plastikozko koloretako mailu bat erosi ziola. Gertuko herri batetako jaietara joan ginen asteburuan pasiatzera eta hara non ikusten duen mailu berdina/k salgai postu batean. "Niiiiiaaaaaaa....." (nirea, edo hori uste dugu behintzat) horiek garraxi eta oihuak!! Ene!! Eta ezin ulertarazi mailu hori berea bezalakoa dela eta ez berea... Etxera iritsi eta mailua ikusi zuenean pozez aritu zen bidean harrapatzen zuen guztia kolpatzen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: