OTSAILAK 13: BANKUEN ALDERDI ESKUZABALA. ADIBIDE BAT: www.gipuzkoasolidarioa.info
Krisiaren zantzuak atzematen hasi ginetetik, testuinguru berriak gizartean sortu duen ezinegonak eta komunikabideengandik etengabe jaso dugun datu mordoak, badirudi hiritar oro ekonomian pixkat bat adituago bilakatu gaituela. Bankuak eta bere jardute zitalak izan dira herritar xumeengandik kritika gehien pairatu dituzten erakundeak. Baina sasi artean noizean behin larrosaren bat jaiotzen da eta gaur "gipuzkoa aurrera" ekimenaren barruan Kutxa-k (gaur egun Kutxabank) parte hartzen duen webgunea hau aurkeztu nahi dizuegu:
www.gipuzkoasolidarioa.info
Borondatea bada, guk daukagun denbora, jakinduria, zaletasuna, materialak partekatzea erraz bilakatzen da bertan. Mila formula dago eta bertan aipatzen den bezala:
"GUZTIOK GARA LAGUNTZEKO GAI ETA GUZTIOK BEHAR IZATEN DUGU LAGUNTZA ALDI BEREAN"
Masai
Notizi positiboek kolore argiak ipintzen dituzte bizi ditugun krisialdi egun ilun hauei.
Gauza guztiek dute beren alderdi positiboa eta negatiboa, eta sinistea zaila gertatzen bazaigu ere, banketxeak ere! Garai gogorretan, elkartasun izpiritua indartu beharra dugu, sastraka artean larrosa txiki bat bada ere haz dadin. Azken finean, pertsonita txiki askok, leku txiki askotan, eta gauza txikienak eginez aurrera pausu HANDIAK eman ditzaketelako!
Himba
Iruzkinak
Utzi iruzkina: