Zorionak eta urte berri on!

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2014-01-02 10:58

Zorionak eta urte berri on guztioi!

24 | 12 | 2013Zorionak eta urte berri on guztioi!

Mintzakide talde gehienak oporrak edo atseden txiki bat hartu duten bitartean, guk lanean jarraitzen dugu.
Alde batetik, taldekatze lanetan, gure helburua urtarrilaren 24an lagun eta talde guztiak martxan izatea da.
Eta beste aldetik, dakizuen bezala Crowdfunding kanpaina irekia dugu euskadi.goteo.org/project/zu-gabe-ezin. Mintzakide egitasmoaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, diru bilketa kanpaina abian jarri genuen orain dela pare bat aste. 28 egun geratzen dira helburua lortzeko, bestela dena bertan behera geratuko da, ez utzi mesedez azken egunerako!. Zuentzako sortu nahi dugun web-orri parte hartzaileagoa, dinamikoa eta erabil erreza, komunikazioa sustatzeko eta ditugun tresnak eraberritzeko.
Esan dugun bezala zuentzako izango da jasoko ditugun ekarpenak. Horrelako proiektu bat egontzea da lortu nahi duguna eta noski bertan parte hartzen duzuen Mintzakide eta gizarteari merezitako kudeaketa eta errekonozimendua eskaintzea. 600 mintzakide izan ziren iaz eta 2004ean 80 lagunentzako genituen baliabide berdintsuekin erantzun behar izan genuen. Hori da hain zuzen ere zuzendu behar duguna.
Horregatik zuen babesa eskatzen dugu. 
Zuen babesa eta laguntza. Kanpaina honen berri zuen kontaktu guztioi eman, bidali, zuen mezuetan kanpaina honen esteka jarriz ( euskadi.goteo.org/project/zu-gabe-ezin), Euskaldunak eta euskaltzaleak (erdarazko bertsioa ere badago), Kanpainaren irudia bidali...... Sari edo itzulpen ederrak prestatu digugu, ekarpenak eskertzeko: Elastikoak-kamisetak, katiluak, txapak.....

Esatea ere, eskatu diguzuen bezala, gidatxo bat osatu dugu, EKARPENAK NOLA EGIN, laguntza-gidatxoa. 8 pauso Goteo.org plataformaren bitartez ekarpenak egiteko.goo.gl/CNv9uO


Eta hala eta ere moldatzen ez bazarete hauxe da kanpaina honetarako ireki dugun kontuaren zenbakia
3035 0139 75 1390024599. 

Zuzenean kontu korrontean ekarpena egitea erabakitzen baduzue, JARRI EZAZUE IZEN-ABIZENAK ETA NAHI DUZUEN SARIA EDO ITZULERA diru sarrera egiterakoan. 

Aldez aurretik, esker mila guztioi eta ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!


Utzi iruzkina: