Kategoria: euskaraz
Louisianara hurbildu gara berriz ere gure lagun Kate Chopin-i bisita egitera. Asti gutxirekin genbiltzala eta, apur bat lotsaturik galdetu genion ea kontatuko zigun ipuin laburren bat, ondo genekien-eta tamainak ez diola arduratzen, eta Chopin andreak ederto aseko zituela gure premia grinatsuak. Eta halaxe izan. «Denbora laburrean mundu bete gauza gerta daitezke», esan zigun. Ikusi bestela zer jazo zitzaion Mallard andreari «Ordubetean». Itzultzailea: Garazi Ugalde ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ MUSIKA ...
Goazen Etxalarrera! Apirilaren 4tik 6ra, Euskal Herri osoko mintzalagunentzako asteburu pasa antolatu dute Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek. Sukaldaritza eta masaje tailerrak, kantu gaua, mendi bueltak, herritarrekin solasaldiak eta mila bizipen izango dira Etxalarren. Iaz 50 mintzalagun joan ziren Etxalarrera, eta poz pozik itzuli ziren denak. Asko berriz joateko gogoz geratu ziren… eta oraintxe daukate aukera! Ostiral arratsaldean heldu eta igande bazkalostera arte, otorduak, lotarako lekua, tailerrak eta ibilaldiak… guztia, 80€-ren truke. Izen ematea mar...
Baztanen mediku eskualduna nahi dut from Euskararen Kontseilua on Vimeo.
Euskaltzaleok: Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...
Zorionak eta urte berri on guztioi! 24 | 12 | 2013 Mintzakide talde gehienak oporrak edo atseden txiki bat hartu duten bitartean, guk lanean jarraitzen dugu.Alde batetik, taldekatze lanetan, gure helburua urtarrilaren 24an lagun eta talde guztiak martxan izatea da.Eta beste aldetik, dakizuen bezala Crowdfunding kanpaina irekia dugu euskadi.goteo.org/project/zu-gabe-ezin. Mintzakide egitasmoaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, diru bilketa kanpaina abian jarri genuen orain dela pare bat aste. 28 egun geratzen dira helburua lortzeko, bestela dena bertan behera geratuko da, ez utzi mesed...
Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko , diru bilketa kanpaina abian jarri dugu gaur goizean. 28 egun ditugu helburua betetzeko. Mezu honen bidez, kanpainan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, zuen kolaborazioa aldez aurretik eskertuz bihotz bihotzez. http://euskadi.goteo.org/project/zu-gabe-ezin egin dezakezue zuen ekarpena eta babesle txapa, katilua edo kamiseta lortu. Edozein zalantza izanez gero edo laguntza behar izatekotan deitu edo idatzi mesedez. Eskatu duzuen bezala, hona hemen EKARPENA NOLA EGIN PDF. KANPAI...
Abenduaren 21ean, urtero bezala, Santo Tomas ospatuko dugu Zaldiko Maldiko elkartean. Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate egunean, ospatuko dugu. Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean arratsaldeko 7etatik aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean. Giro aparta izango dugu,lagun artean ospatzeko. Txistorra, musika, zozketak, abestiak .... Aukera paregabea beste mintzakide taldeak ezagutzeko eta euskara praktikatzeko. Ezinbestekoa dugu dena-dena prestatzeko aldez aurretik jakitea zenbat lagun gutxi gora behera pa...
Aurrekoan 50 azatzen inguruko artikulua eskegi nuen sustatun, besteak beste. Eta erantzuna utzi zuen Aitor Manterolak. Eta futbolmamia aipatu zuen.Kulturgintzarekin 50 azatz (eta etorriko direnak) egin ondoren, kirola ez ote dugun euskalgintzakook bazterrean utzi galdetzen zuen. Ni ez naiz inor euskalgintzaren izenean erantzuteko, baina …Kirol arloa ez dut asko ezagutzen. Ez euskaraz, ez beste hizkuntzetan. Ekimen batzuk ordea bai ezagutzen ditut:- Txorierrin egiten ari diren entrenatzaile euskaldunen eskola.- Futbolmamia komunikabidea bera (Aitorrek gomendatutakoa).- Glisseguna Ipar Eus...
Bide onean Aurreko astean 10 talde martxan jarri genituen ; aste honetarako 12 talde berri martxan jartzea aurreikusita dugu eta datorren astean beste hainbeste, taldekatze lanak amaitu arte. Horrez gain, bestelako lanetan ere jarraitzen dugu: Aurkezpen hitzaldiak herri eta auzo ezberdinetan, Mintzakide-Gurasolagun aldaera ikastetxetan lantzen eta bestelako jarduerak antolatzen…. Gaurkoan antolatu dugun jarduera baten berri ematera nator; Ibilbide Osasungarriak. Tarazonica Trenbidearen Bide Berdea. Nafarroako Erribera aldera jo behar dugu lehendabiziko Ibilbide Osasungarri honet...
Euskal musika gustatzen zaigulako, eta Altzatarrak izateaz harro gaudelako, hemen dago jada... 1. AltzataROCK EUSKARAZ!!! WILLIS DRUMMOND, LEIHOTIKAN eta MUTÜRBELTZ AZAROAK 10, 21:00etan LARRATXO KULTUR ETXEAN. Sarrerak: 7€ (10€ leihatilan): Altza: Casares Kultur Etxea Zumardi taberna Ipotx taberna Nido taberna Donostia: Doka Kafe Antzokia (Antigua) Kosko taberna (Egia) Belea taberna (Alde Zaharra) Orereta: Cyne Reyna taberna Pasai San Pedro: Begi Haundia taberna Pasai Antxo:...
2012ko EKAINEAN EUSKARA IKASTAROA BATXILERGO 1. MAILA EGIN DUTEN IKASLEENTZAT Urtero legez Laudioko AEK EUSKALTEGIAK ikastaro hau antolatzen du propio Batxilergo 1. maila gainditu duten ikasleentzat, euskara maila hobetzeko asmotan. Ekainaren 4tik 29ra , 4 orduko ikastaroa izango da goizez. EGA zein HABE AGIRIAK eskuratzeko balio izango du. Matrikula maiatzaren 18tik 29ra egin behar da. Informazio gehiago AEKn bertan: Zubiaur, 5 946726722 laudio@aek.orgUdan ikastaro gehiago egongo...
En la timida „apertura“ de la dictadura de Franco en España (años 50 y 60), el bilbaino Gotzon Elortza era muy aficionado a la fotografia y al cine, y vivia en aquellos tiempos en Paris. Filmó varias peliculas documentales con camara de 16 mm sobre todo en tierra de Bizkaia. El tenia un claro objetivo: que el euskara (la lengua vasca) tambien estuviera en los medios audiovisuales.
Malcolm X aktibistak 1965ean, hil baino urtebe lehenago, emandako hitzaldia. Garai hartan, Senatuan Eskubide Zibilen Legea ari ziren eztabaidatzen eta, lege hori onartuz gero, beltz guztiek botoa emateko eskubidea lortuko lukete. Malcolm Xek boterean dauden demokraten joko bikoitza salatzen du eta beltzen batasunerako deia egiten du. Hitzaldiaren lehen zatia. ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Google maps interneten on line eta euskaraz erabiltzen den programa bat da; beraz, ez du deskargarik behar. Askotan nonbaitera goazenean bidea ez dugu ezagutzen; GPS tresnak hedatuta badaude ere, programa honek aurrez jarraibidea prestatzeko aukera ematen du. Adin hauetako ikasleak bidaien antolaketan partaide egin ditzakegu, bidean ere nondik nora dabiltzan jakiteko eta arreta jartzea errezteko; aldi berean, bidaia atseginagoa izango dute. Norabidea idatziz ematen badigu ere, mapa ere ikus daiteke. Erabilpena ikasteko, saltseatzea bezelakorik ez dago. http://maps.google.es...
Deustuko herrian euskara entzuten da gero eta gehiago!Berbalaguna egitasmoan dagoeneko genituen zortzi taldeak gutxi baziren... beste talde berri bat sortu da! Zortzi lagun elkartzen dira ostiralero Deustuko auzoetxean 5.15etan, euskaraz mintzatzeko irrikaz!
Konpasa, erregela, kartaboia... geomtriarako tresna interesgarriak dira. Hala bada ere, egun tresna hauek ordenagailuz ordezkatuak izan dira. Esku eta begien arteko lotura-trebetasunak lantzeko egokiak badira ere, haurrak geometriaren mundura hurbiltzeko Geogebra zebalako tresnak ezinbestekoak dira.Kasu honetan, dohanikako euskarazko programa batez ari gara: GEOGEBRA.Deskargatu nahi baduzu (USBrako bertsioa, hau da, portablea) sakatu honako helbidea:geogebraEuskaraz erabili ahal izateko honako pausuak jarraitu: menuan opciones aukeratu, bertan idiomas, segidan de la A-D, azkenik Basque saka...
Blog hau softeuskaraz web orriari buruzkoa da. Orrialde horretan euskeraz dagoen software, programak, web-orriak... aurki dezakezu. Web horren helburua euskarazko software-a, programa ezberdinak eta zerbitzuak euskaraz izateko aukera izatea da. Hor horiek bilatzeko laguntza aurkituko duzu. Orrialdea wiki bat da edozeinek editatu ahal izateko.
Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eragileak larunbaterako manifestazioa antolatu du Donostian. Honen harira, “Sasi guztien gainetik...euskaldun eta burujabe!!!” leloa duen manifestaziora joateko autobusak antolatu ditu Sakanako EHEk. Sakanako beste hainbat herrietan bezala (Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz edota Altsasu) Irurtzunen ere izena emateko aukera dago, ohiko lekuetan. Donostiarako autobusa larunbatean 15:15ean Etxarri Aranaztik abiatuko da, 15:30ean Altsasun jasoko luke jendea. El próximo sábado tendrá lugar en Donostia la manifestación convocada por Euskal Herrian Euskaraz (EHE), b...
Oinarrizko bibliografia soziolinguistikoa egin dudala esan dute hor nonbait. Euskaraz gehituko nuke nik. Eta, hala da, bai, antza, baina nire bibliografia izan da, nire-nirea. Jarraian dituzue denak zerrendan:- 1-10 liburuak-11-20 liburuak- 21-30 liburuakHori bai zerrenda horretan nire ustez bi liburu falta dira. Ez daude zerrendan euskaraz ez daudelako. Baina, zalantza handirik gabe, bi liburu horiek izan dira (eta dira) euskarazko soziolinguistikan eraginik potoloena izan dutenak.- Sanchez Carrion, J.M. Un futuro para nuestro pasado- Fishman, J. Reversing Language Shift
Edo hori esaten zuten batzuek behintzat. Argi dago, hala ere, hizkuntza batean edo batzuetan sozializatzen garela lanean.Lana euskalduntzeko ahalegin eta ekimen asko egiten ditugu Euskal Herrian. Eta kontua da horietako batzuk pilatu zaizkidala eta artikulu bakar batean ekarriko ditut hona.Lehenik, Klusterrekoek normalizazio kasu aurreratu berri bi ekarri dituzte. Oraingo honetan irakaskuntza mundukoak: Txingudi ikastola eta Lizarra ikastola. Bide polita ari dira egiten eredugarriak izan daitezkeenak batuz. Ea jarraitzen duen.Bigarrenik, Bai Euskarari ziurtagirikoek bloga ireki berri dute: ...
Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begira, nik ere euskaraz, guk ere euskaraz eta beste hamaika aldaera hartzen dituen lelopean argazkien mosaiko bat zabaltzen ari da, JARRI ZURE AURPEGIA BERBALAGUN!http://www.nikereeuskaraz.net/nikere.phphttp://www.nikereeuskaraz.net/gukere.php
Igandean, ekainaren 6an, Mintza Eguna ospatuko dugu Arrasaten. Iruñerriko eta Tafallako Mintzakidetik 12 lagun joanen gara.Egitaraua:11:00etan Ongi etorria eta hamaiketakoa Biteri plazan12:00etan Ibilaldi gidatua13:30ean Kalejira14:30ean Bazkaria Herriko plaza nagusian15:30ean Sari banaketa16:00ean Erromeria Kataia taldearekin Aste honetako agendatxoa:Ekainaren 2an, asteazkenarekin, BERTSO EGUNA IRRINTZI EUSKALTEGIAN: Goiz, arratsalde eta gauez: Iñigo Ibarra, “Luze”, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga, Oier Lakuntza...Ekainaren 3an, ostegunarekin, HITZALDIA: “Babeli gorazarre”. Patxi Baztarrikaren...
Nafarroan, euskaraz bizi nahi duenak, izan dezala horretarako aukera. Hori besterik ez dugu eskatzen: Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea. Euskal hiztun asko gara gaur egun Nafarroan. Orain dela hogei urte baino gehiago, herritarren ahaleginei esker: batzuek euskara ikasiz, beste batzuek seme-alabei irakatsiz, euskaraz hitz eginez edo euskararen aldeko ekimenak lagunduz. Euskararen transmisioa, poliki baina etenik gabe, hazten ari da Nafarroan. Euskara bizirik dago Nafarroan. Euskara biziberritzen ari da Nafarroan. Ulertezina da Nafarroako Gobernua nola ari den euskaldunon ko...