Hezitzaile bat sarean [podcast hezkidetzailea] martxan!
21-22rako aukeratu nuen prestakuntza erronkaren azken fasean dagoeneko: UEU eta UPV/EHUren Humanitate Digitalak: aukera berriak ikertzen graduondokoaren azken proiektuaren fasean gaude.
Aukera ezberdinak baloratu ondoren, hezkuntza-eremura begira jarri eta konpetentzia digitalei begirada [ziber]hezkidetzaileetatik ekitea erabaki dut. Gaiari 1. hurbilketa izango den saiakerarekin batera, artefaktu digital bat osatzeko asmoa ere bai! Horren barnean, aurrerakin gisa, euskal fedibertsoan dagoen Baleafunk euskarazko Funkwhale instantzia librean abiatu berri dut H1S podcast hezkidetzailea, bide batez, eskaintzen dituen aukerak ikertzeko asmoz. Saioak egiteko Audacity erabiliko dut audioak grabatu eta editatzeko. Ea zuen interesekoa den. Mila esker sarean euskaraz eta libre aritzea posible egiten ari zareten guztioi!
#IkastekoBetiPrest
Iruzkinak
Utzi iruzkina: