[Narratiba digitalak] Lofi Girl-en unibertsoan aldaketak, zisheteropatriarkatu digitalaren seinale?
Aski ezaguna dugu Lofi Girl. Nor ez da behin baino gehiagotan bere kanalean tarte batean geratu, besteak beste, kontzentratzeko, lasaitzeko eta ikasteko? Kanalak 12 milioi lagunetik goiti ditu harpidedun gisa.
Kontua da azken egun hauetan aldaketak suertatu direla etengabe eta erabat kontzentratuta ikasten aritzen den neska honen unibertsoan. Lehenik eta behin, apirilaren 1ean, lo hartu zuen:
Beranduxeago, apirilaren 7an, haren leihotik ageri den beste batean dizdira urdinak agertzen hasi ziren, bera konturatu zelarik.
Geroago, apirilaren 10ean, neska eta katua kanaletik desagertu ziren!
Sareetan, jarraitzaileek argi urdinaren seinaleak [morse kodean] dekodifikatu zituzten eta webgune batera iritsi ziren. Laister zerbait gertatuko zenaren abisua!
Ordu gutxiren buruan ...
Eta horrela, apirilaren 11n, ezagutzera eman zizkiguten Synth Boy eta bere txakurra.
Dagoeneko Lofi Girl argi urdinera begira aritzen da ikasten jarraitu bitartean.
Aurreko prozesua narratiba digitalaren ezaugarrien erakusle argia da, ezta? Baina joan gaitezen haratago!
Dagoeneko milaka pertsona daude egun osoan zehar zuzeneko emanaldi berrian.
Hau hasi baino ez da egin. Hezkidetzaren ikuspegitik aztertuta:
Esan dezakegu, pertsonaia berriaren eraikuntzan aurrekoaren bide beretik jo badute ere, sexu-genero estereotipoak agerian daudela, ezta? Olentzero eta Mari Domingirekin gertatutakoa baino ez dugu gogora ekarri behar, zisheteroptatriarkatuaren indarkeria sinbolikoaren garrantziaz jabetzeko!
Sokatik tira eginez, zer gertatuko da Lofi Girl eta Synth Boyren bilakaeran? Elkarri begira jarriko dituzte halako batean? Momentuz, neska da besteaz kontziente den bakarra. Jendeak lagun gisa ikusi nahiko ditu? Auzokide? Maitasun erromantikoaren parametrotan murgildu? Elkarren osagarri edo alter egotzat hartuko ditu jendeak? Halako batean hasiko da neska kanpora, mundura begira? Mutila barrura? Ikusiko dugu jolasten ikasle rola duena eta entrenimenduetan dabilena ikasten, adibidez? Teknologia eta naturaren konbinaketa orekatua uztartuko dute? ...
Hemen agertzen ari diren argitalpen batzuk. Ikusi, iruzkinak aztertu, atera ondorioak eta gaiari jarraipena egin!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: