Komunikazio multimodal digitala [inklusibo ez sexista izate beharrean.]

make@ni.eus 1620201767765 Hezitzaile bat sarean | 2024-01-21 15:16

make@ni.eus 1705876237198

 

Idatzizko interakzio digitalak agertu arte, elkarrizketak ahoz egiten ziren. Digitaleko elkarrizketek idatzizko hizkuntza [digitala] ahozkotasunaren ezaugarriez kutsatzea eragin zuen. Komunikazio digitalean, idazkera, tradizioz komunikazio-distantziako egoeretan agertzen zena, sistematikoki erabiltzen da berehalakotasuna ezaugarri duten trukeetan; hizkuntza idatziak lagunarteko prototipoaren ezaugarriak erakusten ditu berehalako mezularitzan eta sare sozialetan. [Vela Delfa, C. eta Cantamutto, L. (2021). Los emojis en la interacción digital escrita. ArcoLibros S.L.]
 
Hizkuntza inklusiboa komunikazioan islatzen diren diskriminazio ardatzak baztertzen dituen hizkuntza da, hots, hizkuntzaren erabilera sexista, arrazista, etnozentrista eta androzentrikoei aurre eginez, hizkuntzaren erabilera justu eta integratzailea bultzatzen duena. Irakaskuntzan, hezkidetzaren oinarrietako bat da genero-ikuspegia txertatzean. Hizkuntza-dimentsioaz gain, politikoa eta soziala ere hartzen ditu bere baitan. Hizkuntzaren bidez, pertsonen artean sortu daitezkeen diskriminazioak indargabetzeko egitura zuzenak bilatzea eta sustatzea du xede.  [Hizkuntza inklusibo. (2022). Wikipedia, Entziklopedia askea.]
 

Ikuspegi semiotiko sozial batetik multimodalitatea da komunikazioan eta errepresentazioan alderdi linguistikoez gain, kontuan hartzea subjektuek erabiltzen dituzten komunikazio-moduen aukera zabala: irudia, keinua, begirada, jarrera eta horien artean sortzen diren harremanak. Erregistro semiotikoak dira komunitate batek esanahiak eraikitzeko dituen baliabideak eta bitartekoak, gizarte-sorkuntzaren emaitza dira. [1]

Gaur egun, komunikazio-plataforma eta aplikazio digital gehienek (sare sozialak, telefono adimendunetarako mezularitza-aplikazioak, posta elektronikoen programak, bideokonferentzia-plataformak, etab.) elementu grafiko ugari sartzea ahalbidetzen dute, idatzizko, ahozko edo ikus-entzunezko mezuak aberasteko asmoz: erantsi daitezke irudiak, argazkiak eta bideoak, memeak trukatu eta txat pribatuetan edo sare sozialetako sarrera publikoetan elementu grafiko ugari sartu. Baliabide grafikoen artean, honako hauek: ASCII emotikonoak, emojiak, irudiak (argazkiak, marrazkiak, etab.), bideoak, memeak (irudiak, bideoak, esaldiak, etab., horietako asko umorezkoak, Interneten azkar zabaltzen direnak eta hainbat aldaeraren xede direnak), GIF (filmen begizta fotogrametan maiz erreproduzitzen dituzten ikono animatuak) eta stickerrak. Elementu bisualak pertsonalizatzea eta multimodalitatea lehentasunezko kontu bihurtu da plataforma digitaletan. [2]

Izan ere, ekintza diskurtsibo oro inguratzen duten gertaera, baliabide eta afektuak badira informazioaren kodifikatze eta partekatzean elementu esanguratsuak ere bai. «Abezedarioa» asmatu zenetik, gertaera gutxik eraldatu du irakurtzeko modua teklatuak eta pantailen erabilerak bezainbat. [3]

Adibidez, memeek, objektu kulturalak bere baitan duten potentzia eta proiekzioagatik, ezagutza eraikitzeko modu berritzaileak sortu dituzte. Komunikabide digitalek informazio-modu berriak eta diskurtso multimodalei buruz ikasteko beharra ekarri dute. Azken finean, testu asko kode batekin baino gehiagorekin transmititzen badira ere, aro digitalean kode ugaritasuna oso garrantzitsua bihurtu da eta egoera horrek alfabetatze berriak eskatzen ditu, herritartasun digital osoa lortze aldera. Ikasleei eskatzen diegunean jasotako memeak berregiteko eta/edo beste berri batzuk sortzeko, erronka kognitibo eta sentikor konplexua bizi ohi dute. Beren lehentasun eta interes pertsonalekin harremanetan jartzen dira, eta askotariko ezagutzak jartzen dituzte jokoan, memearen birjabetze semantikoa gertatuko delarik, hots, azpian dagoen argudioaren ulermena. [4]

Hizkuntza multimodalak, inklusibo eta ez sexista izate aldera, kontzienteki aztertu beharko ditu multimodalean patriarkatu sistema baztertzailearen eraginak esanahiak zehaztu eta adierazterakoan, hots, [DES]IKASI edo desikasi-ikasi-desikasi etengabeko begiztan murgiltzea eskatuko du: koloreak, gorputz jarrerak, tamainak, keinuak, hitzak, kokapena, esanahiak, eta abar. María Martín Barrancoren hitzetan, hizkuntza sexistak ikusezin bihurtzen ditu emakumeak; hizkuntza ez-inklusiboak (ez-sexista izan daiteke) diskriminatu egiten ditu beste kolektibo batzuk; hizkuntza ez-sexista eta inklusiboa erabili arren, komunikazioa sexista eta diskriminatzailea izan daiteke. Hain zuzen ere, Barrancoren aburuz, «neutroaren komodinaren» arriskua da emakume erreferenterik ez dagoenean, gizonengan pentsatzea. [5]

Azken batean, kontzienteki egin ezean, testu multimodalek ere ideologia sexista izango dute, baliabide semiotikoen bidez. emakumeek eta gizonek aukera berberak ez dituzten gizarte-egitura bat erreproduzituko dute. Eta garrantzitsuena, hezkuntza-eremuetan, mezu ideologiko hori legitimatuta geratuko da ikaskuntza-prozesuan. [6]

_______________________________

[1] Del Carmen Bonilla Valencia. P., De Castro Daza, D. eta Barbato, S. (2023). LA PRODUCCIÓN MULTIMODAL ENTRE PARES EN UN AMBIENTE EDUCATIVO DIGITAL PARA NIÑOS1  148. or.

[2] Sampietro, A. (2023). El auge de los ‘stickers’ en WhatsApp y la evolución de la comunicación digital, Círculo de Lingüística Aplicada a la Comunicación 94, 271-285. orr.

[3] Alatorre, D.(2023). Alfabetización Multimodal Sobre las formas de comunicar. 

[4] Saez, V., Carp, D. eta Nemirovsky, L.(2023). Los memes como recursos multimodales para el estudio de las cuestiones socialmente vivas. 89-104 orr.

[5] Stadler, M. M. (2023). Ni por favor, ni por favora. Mujeres con ciencia. 

[6] Sadigui Vidal, Nesa Ruth. (2019). Identificación semiótica de la ideología sexista en los textos multimodales de ELE Master ThesisUNED. 


Utzi iruzkina: