Agentzia digitalerako gaitasuna eta ziberhezkidetza dekalogoa

make@ni.eus 1620201767765 Hezitzaile bat sarean | 2022-06-06 23:18

make@ni.eus 1655927831837

Zailtasuna desiraren amua da. Konplikazioa, ordea, bere burua ahaltsutzat duenaren tranpa da. Bere zailtasunak partekatzen dituenak, bestea bere mailan jartzen du eta sartzen du elkarrizketa-joko batean: pentsa dezagun hau... elkarrekin. Bere diskurtsoa edo obra edo bizitza konplikazioz janzten duenak, ordea, bere nagusitasuna adierazten du eta [nagusitasuna] eskuraezin gisa inposatzen du. Marina Garcés. [1]

Digitala, sustatzen duen agentzia gaitasunari erraparatuta, eremu eta tresna politiko ezin hobea bihurtu da narratiba alternatiboak plazaratzeko, askotariko identitateak, ezagutzak, harreman parekideak eta askeak aldarrikatzeko.

Gizarte zientzietan erabiltzen den agentzia kontzeptuak [2] laguntzen digu botere hierarkiko ahalguztidun eta gaindiezin baten ideiarekin hausten. Agentzia kontzeptua pertsonek, banaka zein taldeka, kontzienteki edo inkontzienteki, eraldaketa soziokulturalerako beren testuinguarekin elkarreragiteko duten gaitasuna da.

Hori hezkuntzara ekarrita, nabaria da hezitzaileon ardura politiko eta soziala. Jendarte berdinkide baten aldeko jarrera kritiko eta konprometituak lagunduko dio jendarteari egunetik egunera humanoago eta bidezkoagoa izaten. Horretarako, digitalean, aurrez aurrekoan bezala, sistemaren arrakalak bilatu eta haietan palanka egitea, estrategikoa da.

Zein ote dira digitalak horretarako ematen dituen bideak?
Hau, ziberhezkidetzaren begiradatik, jarduteko dekalogo bat:

 

 

Erreferentziak: 

[1] Garcés, Marina. (2016). Fuera de clase: Textos de filosofía de guerrilla. GALAXIA GUTENBERG. (15. or.)

[2] Zapata, María (2017) “Importancia de la agencia y las prácticas corporales en la recuperación de las depresiones”, (Con)textos: revista d’antropologia i investigació social, 7: 71-85. https://revistes.ub.edu/index.php/contextos/article/view/20098/22241


Utzi iruzkina: