Wikiemakumeok Donk dokumentala sarean

make@ni.eus 1620201767765 Hezitzaile bat sarean | 2023-12-11 07:18

make@ni.eus 1701623142752

WikiemakumeOK DoNK dokumental KORALboratiboa estreinatu zen azaroan ZINEBI65ko programan eta abenduan Durangoko Azokan ikusteko aukera izan dugu ere bai.

 

Durangoko Azoka 2023

Proiektu honetan ari garenok, talde zein norbanako, bat egiten dugu Wikipedian eta bere inguruan dauden bertzelako proiektuetan (Commons, Wikiesanak, Wikidata ...) emakumeak eta beraien ekarpenak bistaratzearen garrantziaren inguruan. Eta ahal dugunean, ahal dugun erritmoan eta nahieran, bizi-tarteak eskeintzen dizkiogu zeregin eder horri.

Josi Sierrak grabatu du Wikiemakumeok denaren [edo garenaren] isla batzuk biltzen dituen dokumental hurbila, naturala, hunkigarria. Mila esker!!!!! Gainera, genealogia baten hazi gisa har daitekeen horretan, giltzarri dexente antzeman daitezke editore lanaren inguruan baita argitaratzen direnen inguruan ere. 

Hezkuntza formalaren eremuari erreparatuz gero, konpetentziekin bueltaka ari garelarik eta ebidentzien aferaren inguruan hausnartzen bazter guztietan... Wikipedia izan daiteke eszenatoki erreala ikasleak hurbildu eta bertara garaturiko ezagutza plazaratzeko, baita transferentziak egiteko ere. Bereziki interesgarria euskarazko Wikipedian!

Azken finean. Komunikaziorako Konpetentzia, Konpetentzia Digitala, Hezkidetza... dena batera lantzeko aukera paregabea Wikipedian editatzea. 

 Ez duzu dokumentala ikusterik izan?

Hementxe aukera! :)


Utzi iruzkina: