Uliako Lore-Baratzak parkean altxorra dugu landare eta zuhaitzetan. Donostiako lorategi guztietarako landareak hemendik ateratzen ziren aspaldian, eta orduko lorezainek ondo zaintzen zuten mintegi hau. Begi aurrean dugun altxor hau hobeto ezagutzeko parkean dauden landare eta zuhaitz bitxi guztientzako artikuluak euskaraz sortu nahi ditugu Wikipedian. Lehenengo urrats bat egin dugu bide horretan: Lorebaratzak wikiproiektua  sortu dugu Euskal Wikipedian. Wikizalea zara? Landareak eta zuhaitzak maite dituzu? Lagundu artikulu sorta hori sortzen, mesedez. Uliako Lorebaratzak p...