Wiki minutua: 13 bideo labur Wikipedia di-da batean ezagutzeko

make@ni.eus 1620201767765 Hezitzaile bat sarean | 2026-03-20 19:12

make@ni.eus 1774723841861

 

Wikipedia, funtsean, autokudeaketa digitaleko eszenatoki bat da ezagutza modu banatuan eraikitzeko; izan ere, sorkuntza eta ekoizpen kolektiboko espazioak ahalbidetzen ditu, ikasteko eta pentsamendu ireki, dinamiko eta jariakorreko lankidetza-komunitateak sortzen ditu. (Marta-Lazo eta Gabelas) [1]

Wikipedia entziklopedia kolaboratibo askea da; gure giza historian lehen aldia da Interneterako konexioa duen munduko edozein biztanlek kontsulta eta ekarpenak egin ditzakeena. 2001ean sortu zen, eta Wikimedia irabazi-asmorik gabeko Fundazioaren proiektuetako bat da, wiki lankidetza-proiektu masiboak finantzatzen dituena.

Wikipediak, etimologikoki, wiki- (hawaiiarrez azkar esan nahi du) eta -pedia (paideia grezieraz ezagutza eskuratzea esan nahi du).

Estatistikak sekulakoak dira. Wikipedietan zentratzen bagara bakarrik, batez beste 2 bilioi gailuk egiten dituzte bilaketak hilero. 2026ko otsailean 26 bilioi bisita izan zituzten 358 hizkuntzatako Wikipediek eta 300 bilioi azken urtean; euskarazko Wikipedian 2026ko otsailean 15 milioi. (329 milioi azken 12 hilabeteetan).Editoreei dagokienez, Euskarazko Wikipedian une hauetan 200 bat wikilari daude aktibo. [2]

Horra hor Wikimedia Fundazioak berak lehen hurbilketa egiteko sortutako 13 bideo, minutu ingurukoak eta funtsezko gakoak azaltzen dituztenak, zertxobait egokitu eta euskarara ekarriak:

 

[1]  Marta-Lazo, Carmen y Gabelas, José Antonio. (2016) Comunicación digital: un modelo basado en el factor R-elacional, UOC ed. 29. or.

[2] Ikus datuak hemen:  https://stats.wikimedia.org/#/all-projects eta   https://stats.wikimedia.org/#/eu.wikipedia.org


Utzi iruzkina: