Datu-feminismoa eta datu-zientzari egiten dizkion ekarpenak

make@ni.eus 1620201767765 Hezitzaile bat sarean | 2024-01-14 11:39

make@ni.eus 1705257799739

Iturria [EN]: D'Ignazio, Catherine eta Klein, Lauren: Datu-feminismoa (Itzulpenaren koord. [ES]: Mailén García. Itzultz.: Ivana Feldfeber, Sofía García, Gina Ballaben, Helena Suárez Val, Giselle Arena eta Mariángela Petrizzo. Laguntzaileak Diana Duarte Salinas, Ana Amelia Letelier, eta Patricia Maria Garcia Iruegas)

Datu-zientziak duen onerako zein txarrerako potentziala ikusirik, ezinbestekoa da galdetzea: nork egindako datu-zientzia da? Norentzako datu-zientzia? Noren interesekoa?

Datu handiak [big data] eta datu-zientziaren inguruko narratibak oso zuriak, maskulinoak eta tekno-heroikoak dira. Datu-feminismoa argitalpenean Catherine D 'Ignaziok eta Lauren Kleinek aurkeztu dute, pentsamendu feminista intersekzionalean oinarrituta, zientziari eta datuen etikari buruz pentsatzeko modu berri bat. 

Erakutsi dute sistema maskulino/femenino bitarra zalantzan jartzea lagungarri izan daitekeela sailkapen hierarkikodun beste sistema batzuei (eta enpirikoki okerrekoei) aurre egiteko ere bai. Besteak beste, azaldu dute emozioen ulertzeak zabal ditzakeela datuen bistaratze eraginkorrari buruz ditugun ideiak eta lan ikusezin kontzeptuak agerian jar ditzakeela gure sistema automatizatuek eskatzen dituzten giza ahalegin garrantzitsuak. Egileek erakusten dute zergatik datuek ez duten inoiz "beren kabuz hitz egiten".

Datu-feminismoak estrategiak eskaintzen dizkie datu-zientzia erabiltzen duten pertsonei jabetu daitezen feminismoak justiziaren alde lan egiten lagun diezaiekeela, baita beren ahaleginak gero eta zabalagoa den datu-zientziaren eremuan zentratu nahi dituzten feministei ere. Baina Datu-feminismoa generoa baino askoz gehiago da. Botereari buruzko afera da, nork duen eta nork ez, eta boterearen ezberdinkeriak salatu eta eraldatze proposamenetan datza.

Gakoak:

1-Boterea aztertu: Datu-feminismoaren abiapuntua da aztertzea botereak munduan duen funtzionatzeko era.

2-Botereari desafio egin: Datu-feminismoak botere-egitura ez parekideei aurre egiteko zein justiziaren alde lan egiteko konpromisoa hartzen du.

3-Emozioa eta korporalitatea balioetsi: Datu-feminismoak askotariko ezagutza forma baloratzen irakasten du, pertsonen ezagutza barne, munduan gorputz bizidun eta sentikorrak direlarik.

4-Binarismoak eta hierarkiak birpentsatu : Datu-feminismoak genero binarismoa zalantzan jartzea sustatzen du, baita zapalkuntzak iraunarazten dituzten kuantifikazio eta sailkapen sistemak ere.

5-Pluralismoaren alde egin: Datu-feminismoak azpimarratzen du ezagutzarik osatuena askotariko ikuspegiak sintetizatzetik sortzen dela eta lehenesten ditu tokiko ezagutzak, indigenak eta esperientzian oinarritutakoak.

6-Testuingurua kontuan hartu: Datu-feminismoak baieztatzen du datuak ez direla ez neutralak ez objektiboak. Jendarteko harreman ezberdinkideen emaitza dira eta testuinguru hori ezinbestekoa da azterketa etiko eta zehatza egiteko.

7-Lana agerian jarri: Datu-zientziaren lana, munduko lan guztiak bezala, aunitzen arteko lana da. Datu-feminismoak hori bistaratzen du aintzat hartu eta baloratu ahal izateko.

 


Utzi iruzkina: