Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea

Nafarroan, euskaraz bizi nahi duenak, izan dezala horretarako aukera. Hori besterik ez dugu eskatzen: Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea.
Euskal hiztun asko gara gaur egun  Nafarroan. Orain dela hogei urte baino gehiago, herritarren ahaleginei esker: batzuek euskara ikasiz, beste batzuek seme-alabei irakatsiz, euskaraz hitz eginez edo euskararen aldeko ekimenak lagunduz. Euskararen transmisioa, poliki baina etenik gabe, hazten ari da Nafarroan. Euskara bizirik dago Nafarroan. Euskara biziberritzen ari da Nafarroan.

Ulertezina da Nafarroako Gobernua nola  ari den euskaldunon kontra. Modu bereziki bortitzean ari da azkenaldian. Euskarazko komunikabideei lizentziak eta diru-laguntzak kenduz. Hezkuntza-sisteman euskara baztertuz. Euskara ikasi nahi dutenei diru-laguntza ezin urriagoak emanez, euskaltegiak itoaraziz, euskarazko ekimen eta ekitaldi guztiak murriztuz… Euskara ahal duten une eta gune guztietan itotzeko  ahalegin guztiak egiten ari da.

Nafarroan euskaraz bizitzea ezinezkoa da. Bigarren mailako herritar gisa tratatzen gaituzte euskaldunok. Euskal hiztunak behar ditu, ordea, Nafarroak, aniztasunak aberastu egiten baitu Nafarroa. Eta nafar gizartearen gehiengo zabalak ez du nahi ez hizkuntza bazterketarik, ez halako erasorik Nafarroan.

"Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea" bermatzea nahi dugu, iparraldean eta hegoaldean. Gure haur eta gazteentzat, ikasketak euskaraz egiteko eskubidea. Euskara ikasi nahi duten herritar guztientzat, horretarako eskubidea. Salerosketak, publizitatea eta etiketak euskaraz jasotzeko eskubidea. Administrazioarekin euskaraz egiteko eskubidea. Euskarazko kultura-sormenaz gozatzeko eskubidea. Telebistaz, prentsaz, tokiko hedabideen bidez, irratiz zein internetez informazioa euskaraz jasotzeko eskubidea. Kirola euskaraz egiteko eta aisia euskaraz gozatzeko eskubidea…

Horretarako, eta euskararen normalizaziora eramanen gaituzten baldintza berriak lortzeko, Nafar jendartearen babesa eta laguntza eskatzen dugu. Izan ere, gertatzen ari diren eraso larrien aurrean ez dugu geldi egoteko asmorik.  Baina ez hori bakarrik, uste sendoa dugu beste egoera batera eramango gaituzten oinarriak jartzeko gutariko bakoitzak, gizarte eragileok, norbanakook zeregin zehatzak ditugula.

Izan ere, demokrazian hain oinarrizkoa dirudien hori ez da posible gaur egun gure herrialdean. Eta egoera honek izen-abizen jakineko arduradunak ditu. Arduradun politikoak, kargu publikoak eta halako bidegabekerien aurrean beste alde batera begiratzen dutenak. Penagarria da Nafarroako Gobernuaren euskararen kontrako jarrera. Ez dago gauza tristeagorik bere herritarren kontra ari den Gobernu bat baino.
Euskaraz bizi nahi dugunok ez dugu egoera errazik izan aspaldi.  Hala ere, jakin dugu indarrak batu eta aurrera egiten. Hori da, hain justu, proposatzen duguna: batzea, eta aldarri egitea “Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea ”.

Gezurra badirudi ere, oinarrizko eskubide bat aldarrikatzera atera behar dugu kalera. Ideologia guztietako Nafar guzti-guztiei egin nahi diegu manifestaziora etortzeko deia. Den-denei, eta, jakina, Nafarroan euskara bizirik nahi duten lagun guztiei.
Manifestazio honekin,  gauzak beste modu batera egin daitezkeela eta egin behar direla aldarrikatzera aterako gara. Gaur egun Nafar Gobernuak indarrean duen hizkuntza-politikak ez du euskara normalizatuko, ez ditu nafarren hizkuntza-eskubideak bermatzen. Gaur egun, Nafarroako Gobernuak bere herritarren kontra gobernatzen du, bidegabekeria handiagorik? Gaizki ari da, gaizki eta oker, Nafar Gobernua. Euskaraz bizi nahi dugu, bertakoa den hizkuntza erabiliz bizi nahi dugu, geure hizkuntzan bizi nahi dugu eta nahi hori ez da aldatuko. Dena errazagoa litzateke euskararen normalizaziorako pauso sendoak emango bagenitu, baina, beste estatus juridiko bat, beste politika bat, behar da horretarako.

Bigarren mailako herritarrak izan nahi ez dugulako, euskarak eta euskaldunok Nafarroan arnasa behar dugulako, eta gizalegezkoa delako, aldarri egin dezagun guztiok batera: “Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea ”. Maiatzaren 15ean manifestazioa egingo dugu Iruñean hori aldarrikatzeko.

2010-04-26 12:28 #1

El grupo de txistularis del padre hilario olazaran hara una foto llamando a la manifestacion el proximo  15 de mayo cuyo lema es "por el derecho a vivir en euskera en navarra" tu asistencia es importante

2010-04-28 11:56 #2

2010-04-28 11:56 #3

Angel Garcia Etxandi

Angel Garcia Etxandi 2010-05-01 13:15 #4

Nafarroa hiru zatitan banatu zuten, duela 25
urte. Eta erraten dute ongi funtzionatu duela. Ongi funtzionatzen duela:

A- Zonalde euskaldunean euskaraz bizitzeko
eskubidea badagoela. “A” deituko diogu euskaraz bizitzeko benetan dagoen
eskubide horri.

B- Zonalde mistoan –hiriburua barren- euskara
aukeratzeko aukera badagoela. “B” deituko diogu euskaraz bizitzeko benetan
dagoen aukera horri

C- Eta zonalde ez-euskaldunean euskara arrotza
dela. “C” deituko diogu arroztasun horri.

25 urtetan ez dute inoiz erran formula horrek
nola funtziona lezakeen hobe. Bakarrik noiz funtzionatzen duen gaizki:
euskaldunok pribilegioak bilatzen ditugunean.

Nafarrak hiru taldetan banatuta geratu gara:
ez-euskaldunak, euskaldun onak eta euskaldun gaiztoak.

Nafarroa guztian ez-euskaldun guztiak onak
dira (euskaldun bihurtu nahi ez duten bitartean). Zonalde euskaldunean eta
mistoan euskaldunak onak edo gaiztoak izaten ahal gara (segun eta eskubide eta
aukera gehiago nahi ditugun). Zonalde ez-euskaldunean euskaldun agertzen dena
gaiztoa da.

Euskaldun gaiztoek euskararen hegemonia
bilatzen omen dugu: euskara inposatu egin nahi diegu nafar guztiei. Ez-euskaldunak baztertu, zokoratu, desagerrarazi...

Zer lortu behar ote genuke balizko hegemonia
horretarako, haien ustez?

1-Nafarroako ez-euskaldunek “A” baino gutxiago
edukitza, hasteko?

2-Nafarroako ez-euskaldunek “B” baino gutxiago
edukitzea, gero?

3-Nafarroako ez-euskaldunek “C” edukitzea,
azkenik?

Noizko lortu genitzake euskaldun gaiztook 3
pausu horiek ematea, haien ustez?

Noiz hasiko lirateke ez-euskaldunak
gaiztotzen?

Noiz arte agoantatu dezakete euskaldun onek “A”,
“B” eta “C” horiekin?

Utzi iruzkina: