Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko , diru bilketa kanpaina abian jarri dugu gaur goizean. 28 egun ditugu helburua betetzeko. Mezu honen bidez, kanpainan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, zuen kolaborazioa aldez aurretik eskertuz bihotz bihotzez. http://euskadi.goteo.org/project/zu-gabe-ezin egin dezakezue zuen ekarpena eta babesle txapa, katilua edo kamiseta lortu.   Edozein zalantza izanez gero edo laguntza behar izatekotan deitu edo idatzi mesedez.  Eskatu duzuen bezala, hona hemen EKARPENA NOLA EGIN PDF.     KANPAI...


Abenduaren 21ean, urtero bezala, Santo Tomas ospatuko dugu Zaldiko Maldiko elkartean. Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate egunean, ospatuko dugu. Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean arratsaldeko 7etatik aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean. Giro aparta izango dugu,lagun artean ospatzeko. Txistorra, musika, zozketak, abestiak .... Aukera paregabea beste mintzakide taldeak ezagutzeko eta euskara praktikatzeko. Ezinbestekoa dugu dena-dena prestatzeko aldez aurretik jakitea zenbat lagun gutxi gora behera pa...


Joseba Sarrionandiak Ea-ko poesia jardunaldietan lau oparitxo egin dizkigu eta nik berauteko bat partekatu nahi dut zuekin. BEDERATZI TE KIKARA SAHARAKO BASAMORTUAN"1Lehenengo te kikara bizitza bezain                          garratza izanen da,bigarren te kikara amodioa bezain                                &n...


Gaur irratian 10 urterekin Leuzemia gaitza jasan zuen neska baten testigantza entzun dut. Orain, 14 urte ditu eta 2 urte luzez jasandako kimioterapiak, minak eta ahulezi garaiak iraganeko esperientzia bat bezala, besterik gabe, oroitzen ditu; bere burua indartsuago bilaka arazi diona, gauzen garrantzia baloratzen irakatsi diona, betirako mantenduko dituen lagunak ezagutzen lagundu diona eta MAITASUNAk eta IRRIBARRE batek duen indarrean sinestarazi diona.Haurrak helduak hezten ditugula argi dago, baina beraien begirada gutariko askok ikasi beharko genuke. Beraiek dira etorkizuna, baina aldi ...


Argiako lagunek honako bideo hau landu dute agerraldiaren berri emateko:


euskaraz bizi nahi dut from Euskararen Kontseilua on Vimeo. Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko manifestazioa antolatu du Kontseiluak. Maiatzaren 15ean izango da, arratsaldeko 18:00etan, Golem zinemetatik abiatuta. Ekimenaren aurkezpena Kontseiluko bazkideekin batera 80 bat lagunek egin zuten. Ordutik, atxikimenduak gehitzen joan dira etengabe. Une honetan 1.600 atxikimendu bildu dira blog honen bitartez.    Atxikimenduen berri emateaz gain, ekimenaren iragarpena egiteko sortutako spotaren aurkezpena egin du Kontseiluak Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean e...


st1\:*{behavior:url(#ieooui) }   Legegintzaldia hasi berria zela Gobernuak Euskarabidea sortu zuen, euskararen hizkuntza politika aldekoagoa eginen zuela irudikatu nahian. Euskararen alde lanean dihardugun agente guztiok, aldez edo moldez harremana eduki dugu alderdi politiko guzti-guztiekin. Esaterako, Topagunekook, azken bi urteetan hogei bilera baino gehiago egin ditugu guztiekin. Behin eta berriz joan gara jarrera ezin eraikitzaileagoarekin: goazen gure lana eskaintzera, goazen gure proposamenak egitera, goazen negoziatzera... herri ekimena eta administrazioa elkarlanean a...


    Manifestazioa antolatzeko hilabete hauetan egindako hausnarketa oso garrantzitsua izan da Sagrario Aleman IKA-ko kidearen ustez. «Etorkizunari begirako dinamikak zehazteko ere balio izan du». Haren ustez, Euskarabideak egindako lana «itxura kontua» besterik ez da izan, eta herritarrek jarraitu behar dute euskalduntzearen eragile nagusiak izaten Nafarroan. «Gobernutik deus gutxi espero dezakegu». Zergatik aukeratu duzue une hau manifestazioa deitzeko? Euskalgintzako eragileek denbora bat eman nahi izan diogu Euskarabideari, zer egiten zuen ikusteko. Denbora hori luze joan da...


Nafarroan, euskaraz bizi nahi duenak, izan dezala horretarako aukera. Hori besterik ez dugu eskatzen: Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea. Euskal hiztun asko gara gaur egun  Nafarroan. Orain dela hogei urte baino gehiago, herritarren ahaleginei esker: batzuek euskara ikasiz, beste batzuek seme-alabei irakatsiz, euskaraz hitz eginez edo euskararen aldeko ekimenak lagunduz. Euskararen transmisioa, poliki baina etenik gabe, hazten ari da Nafarroan. Euskara bizirik dago Nafarroan. Euskara biziberritzen ari da Nafarroan. Ulertezina da Nafarroako Gobernua nola  ari den euskaldunon ko...


Doom-ek 15 urte

superandoni 1456152847366 Ixa_dè | 2008-12-10 18:48

Gaur DOOM jokuak 15 urte bete ditu. Gaur egun 20-30 urteen bitartean gaudenon askok gozatu genuen bere garaian, eta baita orain, joku honekin. Handik gutxira bigarren zatia eta beste hedapen asko egin ziren.id Software-ren DOOM jokuaren merkaturatzeak mugarri bat suposatu zuen bideojokoen munduan. Ordurarte sinesgaitzaik ziren irudiak bizi bizian ikusteko aukera ematen zuen. Irudi bizi hoietako asko nahiko odoltsuak ziren eta gizarteko sektore batzuen gaitzespena sortarazi zuten.1997. urtean id Software berak, jokuaren iturri kodea askatu zuen lizentzia aske baten bidez (bi urte beranduago ...


Larunbateko kronika edo laburpen bat egingo dizuegu. Dakizuenez goizean bileratxo bat ,poteoa eta bazkaria zeuden, inguratu nahi zuen guztiarentzat. Laurak laurden gutxitan goierriko herri desberdinetatik zetozen autobusak Beasaingo tren geltokian  elkartu ziren Arrasaterantz abiatzeko. Arrasatera inguratzen hasi ginenean, auto-ilara ikaragarriak zeudela ohartu ginen kontrol polizialen ondorioz. Kontrolak  herriko sarrera desberdinetan zeuden. Istorio hau ezagutzen hasiak gara, Bilboko manifan ere gertatu zelako. Auto-ilaren ondorioz jende asko 5...


badator korrika

1
nodato 1456151849978 No daTo? | 2007-02-26 02:00

Gu ere KORRIKAREKIN, sakatu hemen ikusteko bideoa


Azken iruzkinak