euskaraz bizi nahi dut from Euskararen Kontseilua on Vimeo .
Nafarroan
euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko manifestazioa antolatu du
Kontseiluak. Maiatzaren 15ean izango da, arratsaldeko 18:00etan, Golem
zinemetatik abiatuta. Ekimenaren aurkezpena Kontseiluko bazkideekin batera 80
bat lagunek egin zuten. Ordutik, atxikimenduak gehitzen joan dira etengabe. Une
honetan 1.600 atxikimendu bildu dira blog honen bitartez.
Atxikimenduen
berri emateaz gain, ekimenaren iragarpena egiteko sortutako spotaren aurkezpena
egin du Kontseiluak Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean egindako agerraldian.
Spota ere blogean ikusi ahal izango da.
Spotarekin
gizarteratu nahi dena azaldu du Bilbaok: “Erakutsi nahi dugu norbanakook ere
badugula zer egin. Harrotasunez adierazi behar dugu euskaraz bizitzeko nahia;
eta zorionez, ohartuko gara gizartearen babesa izango dugula.”
Kontseiluak
egindako deialdiari atxikimendua eman dioten lagun guztietatik, musikari,
idazle, aurkezle, kirolari, editore… luze bat dago. Horien ordezkari 30 bat
lagun egon dira Kontseiluarekin batera agerraldian.
“Honek,
egoerarekiko kezka zabala dela adierazten du eta baita hori gainditzeko nahia
ere. Gaur, gu guztiok hemen biltzeak hori adierazten du. Gizartearen gehiengo
zabal baten nahia Nafarroan euskaraz bizitzea dela”, adierazi du Paul Bilbao Kontseiluko
idazkari nagusiak.
“Ezaguna
da euskarak eta euskaldunok Euskal Herrian bizi dugun egoera. Ezinezkoa da
egunerokoan euskaraz bizitzea, behin eta berriz esan dugu hori eta datuek ere
horrela dela egiaztatzen dute. Hizkuntza eskubideak arlo guztietan urratzen
dira”, azaldu du Bilbaok. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak egiten duen urteko
txostenean argi jasotzen da datu hori urtez urte.
Nafarroako
egoeraren larritasuna aipatu du Kontseiluko ordezkariak. “Nafarroako
Gobernuaren hizkuntza-politika zuzenean bideratuta dago euskararen aurka.
Oztopoak gero eta handiagoak dira. Murrizketak ere gero eta nabariagoak dira”
horren aurrean aktibatzeko beharra nabarmendu du Kontseiluko idazkari nagusiak,
“horren aurrean erantzuna aktibatu beharra dago eta behar horri erantzuteko
helburua du manifestazioak. Egoera hori gainditzeko eta orokorrean euskararen
normalizazioan urratsak emateko ere, beharrezkoa da guztiok, bakoitzak bere
ildotik eta bakoitzak, dagokion neurrian lan egitea”. Agerraldian bildutako
Nafarroako gizartearen ordezkaritza zabalak horri erantzuten dio Bilbaoren
esanetan. .
Kontseiluarekin batera
bildutako norbanakoen izenean Urko Aristi telebistako aurkezleak adierazpen
laburra irakurri du agerraldian:
Euskararen Gizarte
Erakundeen Kontseiluak Nafarroako Gobernuaren hizkuntza-politikari
erantzuteko eta gure gizartean hizkuntza-politika berri eta eragingarriago
baten beharra ikusarazteko abiatutako dinamikarekin bat egiten dugula
adierazteko bildu gara
gaur hemen. Gertatzen ari diren eraso larrien aurrean geldi
egoteko asmorik ez dugu eta nafar gizartearen babesa eta laguntza bildu nahi
ditugu euskararen normalizaziora eramango gaituzten baldintza politiko,
administratibo, sozial eta ekonomiko berriak lortzeko biderik sendoena
delakoan.
Xede horrekin, Kontseiluak datorren maiatzaren 15rako deitu duen manifestazioan parte
hartzeko deia egin nahi diogu jendarteari. Nafarroan euskaraz
bizitzeko eskubidea leloa izango duen
manifestazioak euskararen alde dauden eta euskararen
normalizazioa desiratzen duten guztion manifestazioa izatea lortu behar
dugu.
Bizi dugun egoeraren aurrean, lehenik eta behin, hemen gaudela
esatea ezinbestekoa da. Erasoek ez gaituztela geldituko esatea garrantzitsua
da. Euskararen kontrako diru-murrizketak, erasoak, injustiziak, babes ezak eta
gainerakoen aurrean euskal komunitate osoa agertzea funtsezkoa dela uste dugu.
Indar erakustaldi handi bat egiteko tenorea dela uste dugu. Baina ez hori
bakarrik, beste egoera batera eramango gaituzten oinarriak jartzeko
zereginetan, gutariko bakoitzak, norbanakook ere, zeregin zehatzak ditugu dugu
eta hori ere agertu nahi dugu.
Iruzkinak
Andoni 2010-04-29 12:58 #1
mikel apesteguia 2010-04-30 00:25 #2
Euskaraz bizitzeko eskubidea orain!!<br />
Txelo Auzmendi Jimenez 2010-05-08 20:50 #3
Nahiz eta euskalduna ez izan, "aritarra" baizik; maite dut euskera, maite dut gure lurra, maite dut gure kultura, maite dut Euskal Herria, eta maiatzaren 15ean zuen ondoan izango naiz bihotz-bihotzetik
Utzi iruzkina: