ABENDUAK 15 ARRASATE
Larunbateko kronika edo laburpen bat egingo dizuegu.
Dakizuenez goizean bileratxo bat ,poteoa eta bazkaria zeuden, inguratu nahi zuen guztiarentzat.
Laurak laurden gutxitan goierriko herri desberdinetatik zetozen autobusak Beasaingo tren geltokian elkartu ziren Arrasaterantz abiatzeko.
Arrasatera inguratzen hasi ginenean, auto-ilara ikaragarriak zeudela ohartu ginen kontrol polizialen ondorioz. Kontrolak herriko sarrera desberdinetan zeuden. Istorio hau ezagutzen hasiak gara, Bilboko manifan ere gertatu zelako.
Auto-ilaren ondorioz jende asko 5etan oraindik errepidean zegoen. Egoera ikusirik, rotonda batera ailegatzean batzuek autoa aparkatu eta ondoan zegoen bide-gorri batetik oinez abiatu ziren. Autobusean gindoazen goierritar batzuek ere berdina egin genuen.
Jende asko ezin izan zen garaiz iritsi, baina manifa ordu erdi atzeratu ostean, betiko alaitasunarekin burutu zen .
Elkartu ginen jendetza zela eta, plazara aurrenetarikoak iritsi ginenak minutu luzeak (hotzak denbora mantsotzen omen du...) itxaron behar izan genituen manian zihoazen azkenekoak plazara iristeko.
Amaieran, AHTez Elkarlanako Mila Elorzak, Italiako Anita Dal Biancok eta Arrasateko alkatesak, Ino Galparsorok ere komunikatuak irakurri zituzten. Festa giroa txalapartari, bertsolari eta musikariek jarri zuten.
Bertsolariak ere bere lana fin bete zuten.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: