U 15: Konbinazioak ala permutazioak? Bizitza, amodioa, heriotza, garratza, samurra, goxoa.
Joseba Sarrionandiak Ea-ko poesia jardunaldietan lau oparitxo egin dizkigu eta nik berauteko bat partekatu nahi dut zuekin.
BEDERATZI TE KIKARA SAHARAKO BASAMORTUAN
"1
Lehenengo te kikara bizitza bezain
garratza izanen da,
bigarren te kikara amodioa bezain
samurra,
hirugarren te kikara heriotza bezain
goxoa.
2
Lehenengo te kikara amodioa bezain
garratza izanen da,
bigarren te kikara heriotza bezain
samurra,
hirugarren te kikara bizitza bezain
goxoa.
3
Lehenengo te kikara heriotza bezain
garratza izanen da,
bigarren te kikara bizitza bezain
samurra
eta hirugarren te kikara amodioa bezain
goxoa."
Joseba Sarrionandia
Konbinazio eta permutazioaren arteko desberdintasuna ORDENA-ren
garrantziak definitzen omen du...konbinazioak desordenatuak ote dira?
Has te-ak nahasten...edo kulturak, edo...zein da emaitza?
Masai
Iruzkinak
Utzi iruzkina: