Hauteskundeek badute gauza oso positibo bat. Egun beraren bezpera. Askotan helmugak eragiten duen emaitza baino, bidean topatzen ditugun gertakizunek balio handiagoa baitute. Kanpo eragileen manipulaziorik gabe, norberaren barne esentzian oinarrituz, gure etorkizunaren oinarriak ezartzeko aukera askea izatea adibidez. Urteko egun guztiak, hau da 365 egun, hausnarketa-egun izan daitezen!!!Masai


U 8: DUTXA AZPIAN

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-10-08 19:44

Umore absurdoa Woody Allen-en filmeen ezaugarri nagusienetako bat da. "Erromara maitasunarekin" azken filmean ere, zuzendari bikain honek irrifarra eragin digu, gizartearen perfekzioaren inperfekzioa agerian utziz.Dirudienez bere klarinetea ere umore absurdoaren jokoan saldu nahi izan du, erosleak erakartzeko ordea dutxa azpiko interpretazio bat behar akaso?;-)...zein politta den inolako absurdorik gabe jenio desberdinen talentuaz gozatzea......Mozart, Martin Fröst...edozien leku da aproposa, ala ez?Masai


Ametsak dantzekin konparatu ditzakegu goxo-goxo eramaten gaituzte mundu eder batetara edo bat-batean bikote trakets bat bailitzan zapaldu, min hartu eta esnatu egiten gaituzte. Hala ere, nik dantza ederrak direla pentsatu nahi dut, nahiz eta batzuetan kanta honek dioen bezala maitasunaren amaierara ematen gaituzten. Kontaezinak dira nik kantu eder hau entzuten lo hartu nituen aldiak, baina bere edertasuna ukaezina da. Hori dela eta gaur bi bertsio zuentzat, zuena aukeratu dezazuen. Betikoa eta nere txikitako ametsak bermatzen zituena: Gaur Donostian entzun dezakegun Madeleine Peyrou...


www.jazzvitoria.comwww.heinekenjazzaldia.comGasteiz lehenik, Donostia ondoren eta Albania segidan! Lurrinek azalaren arabera usain desberdina omen dute. Lurrinarentzat azala...musikarentzat kontzertua...Albaniarentzat bidaiaria... Masai


Gurean ere gehiago ikusten dira, zaharrak, tolesgarriak, pasirakoak, aluminiozkoak, berriak, hiru gurpildunak...eta bihar Pirineotara iritsiko direnak!!!Maitasunaren helmuga iristeko zenbat pedal kolpe behar dira?Zuk aukeratu zein mailot dagokizun: horia, txuria, puntu gorriduna, gorria...Masai


U 16: Lo hartu dut!

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-07-16 21:58

Eguzkiak aspaldi hasi du mendebalderako txangoa eta ni iratzartzeko! begi bat erdizka ireki eta iratzargailua pila gabe geratu dela gandutsu ikusi dut......berandu noa...eta ez nau arduratu, gaur, maite dut aparailu madarikatu ttiki hori: "galdutako denborak", ez baitit inolaz "irabazitako denbora" lapurtu!Zer amestu dudan? Besterik gabe lo hartu dut!;-) Masai


Joseba Sarrionandiak Ea-ko poesia jardunaldietan lau oparitxo egin dizkigu eta nik berauteko bat partekatu nahi dut zuekin. BEDERATZI TE KIKARA SAHARAKO BASAMORTUAN"1Lehenengo te kikara bizitza bezain                          garratza izanen da,bigarren te kikara amodioa bezain                                &n...


Azken urteotan, "IZAN" aditzaren adiera bakar batean oinarrituz egin dugu aurrera eta garesti atera zaigu. Beste adieraren bideak zihur asko harri gehiago ditu...baina askoz ere merkeagoa da. Gainera hiltzea gaurtik aurrera ere garestitu digutenez: BIZI IZANEZ...aurrezkiaren bidea aukeratu! Masai


Ba al zenekiten txitxarroak marmoken pozoinaren aurrean inmune direla? Itsasoan ez dakit baina lurrean, giza-malkoen aurrean, "txitxarro" gehiegi ugaldu dira. Nahiago erresuMINA jasan batzutan, aurrean dugunak sentitu eta guk sentitzen dugunaren seinale. Malkorik gabeko pertsona hilik baitago, marmokarik gabeko itsasoa bezala... Masai


Lau urte gehienez, buruan txano txuria eta ondarretan bere pala eta kuboarekin jolasean entretenituta dirudi, besterik buruan ez balu bezala. Bapatean toailan eserita, itsasoari begirada galduta duen ama asaldatzen du:- Ama, zergatik ikus dezakegu ilargia egunez eta ez eguzkia gauez? Eta amak begirada galduarekin jarraituko du, itsasoko olatuek, buruan dituen galderen esplikazio egokiren bat ekarriko zai!Ólafur Arnalds, islandiako musikagile honek agian erantzunen bidean jar gaitzake, buruko kezkak airean desegiten baitizkigu...nork daki nora joanen diren, akaso eguzkira edo akaso ilargira?...


Zer da falta dena baina? borodantea...borondate ona! Eta norberak konbentzimenduz hartutakoa. Azken aldian txontxongiloak dirudigu, eta zuzentzen gaituztenak badute borondatea...baina zein? boterea ez galtzearena. Hori al da nahi duguna? EZ. Antsietateak askotan behar duen erantzuna. "The Straight Story" film bikainak eta bere musikak bide bat erakusten digu...deskubri ezazue!Masai


U 10: Emmaren zortea!

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-07-10 11:45

Nik pelikula ikusi dut, bai baita liburua ere. Topiko xamarra batzutan, baina polita, batez ere bizitza bere edertasunean maite duelako, beldurrik gabe, bera den bezala izanik, berezitasuna mantenduz eta besteak berezi sentiaraziz. Pelikulan Demien Rice-en "Older Chest"-en musika pasarte bat bada, denboraren garrantziaz hitz egiten diguna. Denbora...gehiago probestu behar duguna, baina horrek ez du esan nahi etengabeko aktibitatean egon behar dugunik, batzutan geratzen ere jakin behar baita, nahi dugun bidea hartzeko...soilik denbora pasatzen utzi...Masai


Musikaren unibertsaltasuna zein gauza ederra den. Obra hau loak ezin hartu orduak pasatzen zituen Konde batek enkargatu zion Bach-i, Goldberg gazteak gauean zehar jo ziezaion. Glenn Cloud pianogile bereziak eguneratu digu guri...musikak ez baitu gizarte-mailetaz ulertzen. Gozatu eta erlaxatu...ea loak hartzen zaituzten! Masai


U 8: Zeberioren esana

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-07-08 19:00

Gaur musika guk geure buruari ezarriko diogu: isiltasuna. Askotan argi pentsatzeko isiltasunak ezartzen baitigu musika. Hala ere Zeberio ezezagunaren teoria noizean behin aplikatu beharra dago: "Primero hacer y luego pensar" alegia... "Lehenik egin eta gero pentsatu" Lesakako GOGOei dedikatua ;-) Masai


Begiradan omen dago koxka. Coirak, Pessoaren lagun minak esan zuen bezala:"Porque yo soy del tamaño de lo que veoY no del tamaño de mi estatura"alegia...."Ni, ikusten dudanaren tamainakoa bainaizEta ez nire altueraren tamainakoa"Masai


Gaur txupinak gorriz beteko ditu herri askotako kaleak. Nik ere gorri kolorea ezarriren dut "La Habitación Roja" talde bikainarekin. Gure burukomin aunitz ausardia eta egia faltak eragiten ditu. "Gezurrak hanka motza du"; gezurra eta ausardia falta askotan eskutik hartuta joaten dira. Maite dugunak beti merezi du jarrera zintzoa eta momentua ORAIN bada ez da bidezkoa denboran luzatzea. Burukominaren kontra? Jaurti ezazu BARKAMENAREN, AUSARDIAREN, EGIAREN...ZINTZOTASUNAREN txupina!Gora San Fermin!!! Masai


Badira hitzik behar ez duten elkarrizketak; mezu maitagarriak, bortitzak, azalekoak...elkarri igortzeko. Hor ditugu, begiraden jokoa, denbora tartea, muxuak, irrifarrak, armen sua...edo bi musika-tresna: kitarra eta pianoa.Norbanakoarengan sabeleko minak eragiten dituen bat ere ere bai: sentimenduen eta arrazoiaren artekoa. Zein garrantzitsua den batak bestea zapalduko ez duen armonia lortzea!Masai


Pasa den astean zehar musikoterapiak liburuetan azpimarratu dituen garai bateko klasikoak azaldu dizkizuegu. Gaur pauso bat haratago emanik erlaxatzeko musika proposamen pertsonal batekin nator. Gaur egungo musika klasikoaren arrakasta handienetako bat: LUDOVICO EINAUDI. Begiak itxi eta bere pianoak "zintzotasuna eta elegantzia" adierazten duten minimalismora eramaten gaitu. Pena merezi du italiar honen musikan barneratzeak... Masai


Eguzkiaren epela, kresalaren usaina, hondartza eta uraretako...Just enjoy!Masai


Zein gozoa den haur ttiki bat lotan ikustea. Naturaltasunak, maitasunak eta inozentziak elikatzen du bere barnea. Inongo taburik gabe kanporatzen ditu bere emozio sakonenak. "Denborak dena sendatzen du" espresio famatua ere hankamotz geratzen zaigu gure loak atsedenik ematen ez digunean. Agian haurren motibazioetara, denboran atzera joan beharko genuke loaren osotasunean murgiltzeko. Askoz ere osasuntsuago baitira amets koszienteak!ONDOLOIN!!!Masai


U 1: "Mozart efektua"

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-07-01 15:42

Musikak guregan eragiten dituen efektu POSITIBOAK Mozart-ekin zientifikoki ikertu izan dira. Oraindik baieztapen zehatzik ez egon arren, norberari sentiarazten diona nahikoa da liburuetan idatzita ez dagoena egiaztatzeko! Bakoitzaren bizipenak baitira ikerketa zientifiko onenak!Masai


Miami

lesbarriosesame 1456151063510 Les Barriosesame | 2012-06-08 08:30

Les Barriosesame aldizkaria orain ere interneten dago munduko leku izugarrienak eta interesgarrienak aztertzeko.MIAMIMiami Floridako hiria da.2006an 282.813 biztanle zituen. Miamiko gune metropolitarra Ameriketako Estatu Batuarren laugarren hiri handiena da 5,5 milioi biztanle inguru dituela.Miamin leku turistiko asko daude adibidez eta nabarmenena bere alboan dagoen Miami beach da. hemen hondartza ikaragarria dago eta mundu guztia gustokoa du. Pena merezi du miami beachera behin joatea gutxienez. Beste leku bat bizitatzeko ere, Miami Heaten ,NBA taldea, estadioa da. Hau, oso handia da eta ...


Musika gaur egun, kulturan eta bizitzan garrantzi handia hartzen ari da. Modu horretan musikak gure egoerak aldatzen ditu, hau da; pozik baldin bazaude musika triste bat entzutean, triste jartzen zaitu eta triste baldin bazaude tristeago edo pizka bat alaitzen zaitu. Musikaren barruan ere taldeak daude, adibidez heavy-ak edo pokeroak. Kontuan ere hartu behar da, musika ezberdinak adinarekin lotuta daude; 60 urteko gizon batek ez du entzungo 20 urteko mutilak entzuten duen musika berdina. Hauel dira gazteek entzuten dituzten musika motak: Techno, electro, house, rock, punk, punk-rock, metal,...


Gaur egun, turismoari eta industriari esker oso garrantzitsua da hizkuntzak ikastea, hizkuntzak jakinda, bizi zaren herrialdetik irten ahal zarelako. Beste kultura eta herrialde bisitatu ahal dituzu eta garrantzitsuena da hizkuntza askorekin lan postu hobeagoa aurkitu ahal duzula.Baina ere gauza txarrak ditu, adibidez: Hasteko hizkuntzak ikastea oso zaila da, txikitatik ikasi behar dituzu, 20 urterekin edo gehiagorekin hizkuntza bat ikas dezazun oso zaila da. Beste aldetik, hiru edo lau hizkuntza baldin badakizkizu, krisi honekin ez duzu lan oso ona topatuko, edo hizkuntzekin harremantuta d...


Gaur egun, tatuaje gero eta demandatuagoa da, baina benetako boom-a agertu zen tatuajea Europan agertu zenean. Tatuajeak egiteko orratz bat eta tinta behar da, modu horretan tinta azalean sartzen dizute.Beste aldetik ere daude piercing-ak, hauek gure gorputzean eginiko zuloak dira, gero apaingarri batetik estalirik. Orain, gorputz apaingarrien gauza onak eta txarrak aztertuko ditugu: Gauza onak: Gorputza ederrago egoteko balio dute edo desberdinak izateko, baina ere kontuan hartu behar dira gauza txarra, adibidez:Inkeltatu al dira eta arazo larria bihur daiteke, min handia egiten dizut...


Azken iruzkinak