U 23: Ametsak eta dantza
Ametsak dantzekin konparatu ditzakegu goxo-goxo eramaten gaituzte mundu eder batetara edo bat-batean bikote trakets bat bailitzan zapaldu, min hartu eta esnatu egiten gaituzte. Hala ere, nik dantza ederrak direla pentsatu nahi dut, nahiz eta batzuetan kanta honek dioen bezala maitasunaren amaierara ematen gaituzten. Kontaezinak dira nik kantu eder hau entzuten lo hartu nituen aldiak, baina bere edertasuna ukaezina da. Hori dela eta gaur bi bertsio zuentzat, zuena aukeratu dezazuen. Betikoa eta nere txikitako ametsak bermatzen zituena:
Gaur Donostian entzun dezakegun Madeleine Peyroux-rena Dantza eder batek gida zaitzatela bizitzan.Boskimano
Boskimanoek sendatu eta gaixotasunak uxatzeko... Himbek suaren inguruan dibertitzeko... Masaiek saltoka emakumeak erakartzeko... Hain dira desberdinak norbanakoaren ametsak...ala ez?
Masai
Iruzkinak
Utzi iruzkina: