U 12: Eguzkia vs. Ilargia

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-07-12 15:00

Lau urte gehienez, buruan txano txuria eta ondarretan bere pala eta kuboarekin jolasean entretenituta dirudi, besterik buruan ez balu bezala. Bapatean toailan eserita, itsasoari begirada galduta duen ama asaldatzen du:

- Ama, zergatik ikus dezakegu ilargia egunez eta ez eguzkia gauez?

Eta amak begirada galduarekin jarraituko du, itsasoko olatuek, buruan dituen galderen esplikazio egokiren bat ekarriko zai!

Ólafur Arnalds, islandiako musikagile honek agian erantzunen bidean jar gaitzake, buruko kezkak airean desegiten baitizkigu...nork daki nora joanen diren, akaso eguzkira edo akaso ilargira?



Masai



Utzi iruzkina: