Kategoria: vs
Lau urte gehienez, buruan txano txuria eta ondarretan bere pala eta kuboarekin jolasean entretenituta dirudi, besterik buruan ez balu bezala. Bapatean toailan eserita, itsasoari begirada galduta duen ama asaldatzen du:- Ama, zergatik ikus dezakegu ilargia egunez eta ez eguzkia gauez? Eta amak begirada galduarekin jarraituko du, itsasoko olatuek, buruan dituen galderen esplikazio egokiren bat ekarriko zai!Ólafur Arnalds, islandiako musikagile honek agian erantzunen bidean jar gaitzake, buruko kezkak airean desegiten baitizkigu...nork daki nora joanen diren, akaso eguzkira edo akaso ilargira?...
Publizitatearen munduan zeresan handia eman duen bideo bat eskegi dut nire blogean. Oso ideia originala iruditzen zait. Ikusi baduzue, ziur aho bete hortz geratu zaretela, eta ez baduzue ikusi, ziur, horrela geratuko zaretela. Hona hemen nik publizitateari buruz egin dudan gogoeta: Publizitatearen mundua oso zabala da. Urteak pasa ahala, publizitateak gero eta garrantzaia hadiagoa hartu du. Gaur egun, publizitateak sekulako garrantzia eta boterea bereganatu du. Jendearengan sekulako eragina izan dezakeela argi geratu da. Multinazionalek publizitatean milioi asko eta asko inbertitzen ditu...