Coca Cola Vs. Pepsi

kalea 1456150178457 KALEA | 2008-08-29 16:29
1

Publizitatearen munduan zeresan handia eman duen bideo bat eskegi dut nire blogean. Oso ideia originala iruditzen zait. Ikusi baduzue, ziur aho bete hortz geratu zaretela, eta ez baduzue ikusi, ziur, horrela geratuko zaretela. Hona hemen nik publizitateari buruz egin dudan gogoeta:

Publizitatearen mundua oso zabala da. Urteak pasa ahala, publizitateak gero eta garrantzaia hadiagoa hartu du. Gaur egun, publizitateak sekulako garrantzia eta boterea bereganatu du. Jendearengan sekulako eragina izan dezakeela argi geratu da.

Multinazionalek publizitatean milioi asko eta asko inbertitzen dituzte, horrek zer ekar dezakeen argi daukate-eta. Horrelako enpresa askok, enpresaren irudia hobetzeko egin ohi dituzte kanpainak, gaur egun, multinazionalen irudia askotan zikindua ikusten baita, garapen bidean diren herrialdeetako jendearekin, eta gehienbat haurrekin, duten jarreragatik.

Pepsiren anuntzioak istorio harrigarri bat kontatzen digu. Mutiko arrunt bat agertzen da kalean ibiltzen, makina batetara hurbiltzen da, eta makinari begira geratzen da. Dirua sartzen du eta coca cola bat erosten du. Jarraian berriz dirua sartzen du eta beste coca cola bat erosten du. Dirudienez, mutikoak bi coca cola lata nahi ditu, baina ondoren egiten duen ekintzak eskema guztiak apurtzen ditu: Erosita dauzkan bi latak lurrean ditu, badirudi beste bat erosteko uzten dituela lurrean. Baina ondoren dator spot honen originaltasun puntua: coca cola poteen gainean zutik jartzen da eta horrela pepsi lata bat erosten du. Bi coca cola lata horiek gabe umea ez zen heltzen pepsiren botoira eta bi laten gainean zutik jarrita berriz botoira iristen da.

Pepsi eta Coca Cola mundu osoan ezagunak diren freskagarrien enpresa multinazionalak dira. Biek merkatu bera dute, eta horregatik bien artean “gerra” bat dute. Hau lehia horretako kapitulu bat besterik ez da.

A_Morillo

A_Morillo 2008-08-29 21:30 #1

Kaixo,

Polita egin duzun ausnarketa. baina kapitulo honetan gauzik garrantzitsuena ahastu duzu: iragarki hau ez da guztiz "legala" (no es politicamente correcto)
Ez da egokia beste enpresa baten produktuak azaltzea zure iragarkian.
Are gehiago, konparaketak egiteko bada. Erakusten duzuna frgagaria bada, zilegia da iragarkia. baina kasu honetan ez da horrela.

Hala ere, publizitate eta marketin ikuspuntutik ikusita oso mezu eraginkorra du iragarkiak, baina ez da iragarki on bat.
nire bloga bisitatzera gonbidatzen zaitut.
www.blogak.com/argi

agur!!

Utzi iruzkina: